Sep 22

Deusto Bussiness School-en PROGRAMME for leadership Development

ASLEren Gerente de Josetxo Hernandez, Deusto Business School-en “PROGRAMME for leadership Development”-en (PDL) amaierarako konferentzia emateko gonbidatua izan zen.

 PDL-a garapen pertsonal eta profesionala bilatzen eta esperientzia duten profesional eta zuzendariei bideratua dago.

 Erakundearen ikuspegi orokor bat, erabakiak hartzeko beharrezko diren tresnak eta pertsonak zuzendu eta hauen lider izateko gaitasunak ekartzen ditu programak.

 PLD-ren helburuak parte hartzailearen ikuspegitik zehazten dira hurrengo puntu hauetan:

  • Inguru lehiakorraren ulertzea errazten du XXI. mendeko erronken aurrean, eta baita ere erakundeak jasan beharreko inplikazioak diagnostikatzeko ahalmena.
  • Negozioaren ikuspegi orokorra handitu eta bideratze estrategikoa indartu, iraunkortasun, berrikuntza eta estrategia digitalaren ardatzak sendotuz.  
  •  Erabakiak hartzeko prozesua hobetu, enpresaren alderdi funtzional ezberdinak eta hauen arteko erlazioak kontuan hartuz. 
  • Tresna eta gestiorako modelo gaurkotuak edukitzea, erabaki zorrotzak hartzea erraztuz. 
  • Pertsonak zuzentzeko eta aldaketa bideratzeko beharrezko diren zuzendaritza gaitasunak garatzea.
  • Parte hartzaileen, beste ikasle eta zuzendarien arteko erlazio profesionalak estutzea. 

Josetxo Hernandezek, zuzendaritza baloreetan oinarrituta egotearen garrantzia nabarmendu zuen. Baloreetan Oinarritutako Zuzendaritza (DpV) XXI. mendeko enpresa bikainen zuzendaritza sistema da. 

Estrategiaren definizioan, enpresako pertsona guztien parte hartzearen bidez, erraztea, bideratzea eta konpromisoa lortzea bilatzen du.

 Erraztu, enpresetara iritsi diren konplexutasun elementuei erantzuna ematen dielako, ekintza bideratu ikuspegi estrategikoaren bidez, eta konpromisoa lortu bat eginez enpresaren estrategiak pertsonen politikekin.

 Josetxo Hernandezentzat, Baloreetan Oinarritutako Zuzendaritzak aldaketa kultural bat suposatzen du eta aldaketa kudeatu ahal eta egin behar da.

 Baloreetan Oinarritutako Zuzendaritzak, oinarrietan zuztartuta zuzentzea esan nahi du. Definitu, adostu, proiektatu, bere aplikazioa neurtu eta berrikusi.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: