Sep 30

ASLE-BBK Bekak. Enpresetan prestakuntza praktikoa jasotzeko programa. 20 leku

  • Helburua:

               Tituludunei enpresetan prestakuntza-praktikak egiteko aukera eskaintzea, praktika horien bidez euren lehen lan-esperientzia izan dezaten. Halaber, euren titulazioaren osagarri izango den trebakuntza-ikastaro batean parte hartzeko aukera eman nahi zaie, enpresaren funtzionamenduaren alderdi garrantzitsuenen ikuspegi orokorragoa izan dezaten. Horrela, pertsona horien lan-munduratzea errazteko, tituludunek lorturiko prestakuntzaren eta enpresek eskatzen dutenaren artean dagoen aldeari erantzuna eman nahi zaio.

  • Laguntza juridikoa:

               Aipatu enpresa-praktikak eskaini ahal izateko, Lankidetza Hitzarmena sinatu dute ondoko entitateek: Euskadiko Lan Elkarteen Taldeak (ASLEk) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapen sailak. Hitzarmen horretan, hala enpresek nola tituludunek bete beharreko baldintzak jasotzen dira, eta bai praktika-aldiaren baldintza zehatzak ere.

                Entitateek dagozkien estaldurak hartuko dituzte euren gain, eta horretarako istripuetarako eta erantzukizun zibileko aseguruak kontratatuko dituzte.

               Praktikek ez dute enpresekiko inolako lan-harremanik sorraraziko.

  • Praktiken ezaugarriak:

               Parte-hartzaileek astean 30 orduko lan-praktikak egingo dituzte, goizez, arratsaldez edo goiz eta arratsaldez, baina inoiz ez gaueko txandan.

               Astean 4 egunez joango dira enpresara, eta bosgarrenean ASLEk antolaturiko prestakuntza-ikastaroetara joan beharko dute. Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du enpresan, eta praktikak ondo egiten direla ziurtatzeaz arduratuko da pertsona hori.

  • Bekaren diru-kopurua:

               2.210,22 € gordin. Edozein arrazoirengatik, sei hilabetetan baino denbora laburragoan egingo balitz praktika-aldia, praktikak egin dituen pertsonak jaso beharreko diru-kopurua txikiagoa izango da. BBK Fundazioak ematen duen dirua -hileroko soldata, sei hilabetez-, onuradunek zehazturiko Bilbao Bizkaia Kutxako kontuan ordainduko da.

               Lehen hautaketan aukeratzen diren pertsonek posta elektronikoz baino ez dute jasoko jakinarazpena, eta ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dituzte hurrengo bost lanegunetan:

* NANaren fotokopia

* LANBIDEren Txartelaren fotokopia

* Lorturiko amaierako kalifikazioa jasotzen duen espediente akademikoaren fotokopia.

* Hizkuntzetako eta Prestakuntza Osagarriko tituluen egiaztagiriak, eskabidean adierazitako tituluenak.

  • Praktika kopurua: 20
  • Iraupena: 6 hilabete
  • Eskakizunak:

               Gazte eskatzaileek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

*18 eta 35 urte bitartekoa izatea.

* Langabezian egotea.

*Egoitza fiskala Bizkaian izatea

*Ondoko titulu akademiko ofizial eta homologaturen bat edukitzea:

– Enpresa-zientziak, Ekonomia, Marketinga, Kimika, Biologia, Geologia, Kazetaritza, Itzulpengintza edo Industria, Elektronika edo Informatika Ingeniaritza arloko lizentziatura edo goi mailako unibertsitate-titulua.

– Turismo, Enpresa-zientziak edo Ingeniaritza teknikoen (Informatika, Topografia) arloko diplomatura edo erdi mailako unibertsitate-titulua

– Administrazio, Mekanika, Elektrizitate eta Estetika arloko goi mailako edo erdi mailako LHko Prestakuntza Zikloak.

* BBK Gazte Lanbidean Fundazioak finantzaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana.

* Lehentasuna emango zaie titulazio berrienei (lorturiko azkenei) eta bai euren titulazioaren esparruan inoiz lan egin ez duten pertsonei ere.

ESKAERAK:

               Eskabideak jasotzeko epea: 2011ko irailaren 22tik urriaren 9ra.

               Eskaera egiteko, BBKren webgunean horretarako propio dagoen formularioa bete behar da.

               Eskaera egiteko sarbidea.

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: