Oct 20

Gure bazkide den “CONTENHOUSE S.L.L.” enpresak CONTENHOUSE PROTOTIPOAREN aurkezpenera gonbidatzen gaitu – itsa kontainer berrerabiliak eta eraldatuak erabiliz egindako etxebizitza iraunkorrak

Contenhouse estatu mailan aitzindaria den proiektu ekintzaile bat da. Bere helburua, itsas kontainer berrerabiliak eta eraldatuak oinarritzat hartuz etxebizitza modular normalizatuak egitea da.

Europan aurrerantz doan kontzeptu bat da, eraikuntza iraunkorrarekin, bioetxebizitzarekin eta etxebizitza sozialarekin lotua dagoena.

Azaroaren 3an, 12.00etan, CEDEMI auditorioan proiektuaren eta merkaturatuko den etxebizitzaren prototipoaren aurkezpena egingo da.

Ondorengo egunetan prototipoa bisitatzeko aukera izango da aldez aurreko hitzordua eskatuz. Ekitaldiak komunikabideetan estaldura izango du.

Ekitaldia proiektuaren lehen aurkezpenean berau babestuko duten erakundeekin irekiko da. Ondoren Contenhousek enpresaren eta berrerabilitako kontainer bat etxebizitza bihurtu arteko transformazioaren aurkezpena egingo du, baita izan ditzakeen erabilerei buruzkoa ere.

Azkenik, irekiera ofiziala egingo da eta prototipoaren bisita gidatuari hasiera emango zaio, bertan bere ezaugarriak azalduz.

Prototipoaren aurkezpena

Gonbidapena

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: