Nov 02

Euskal Administrazio Publikoa digitalizaziorantz aurreratzen da

Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plan berriak (BPP) administrazio-zama %30ean murriztu eta ziurtagirien kudeaketa erraztuko du gardentasunetik

Iñaki Joseba Ortiz Sánchez

Kalitatezko zerbitzuak herritar eta enpresen zerbitzura jarri, kostuak murriztuz eta pertsonetan oinarritutako administrazio ireki eta gardenago baterantz aurrera eginez”. Hori da, Iñaki Joseba Ortiz Sanchez-en hitzetan,  Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza eta Administrazio Publikoko Zuzendaria, Berrikuntza Publikoaren Plan Berriak lortu nahi duen helburua, pasadan urriaren 27an Bilbon ospatutako “Informazio Gizartea Euskal Herrian III” mintegian azaldu zuen bezala.

Socinfo Fundazioa eta “Informazio Gizartea” aldizkariaren eskutik antolatuta, eta HP, PwC eta Everis enpresengatik babestua, ekitaldia Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialean burutu zen eta Eusko Jaurlaritza, Tokiko Gobernu eta Osasun Saileko dozena bat profesional baino gehiagok hartu zuten parte.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia berriak (IKT) Euskal Administrazio Publikoaren ardatz bihurtzen dira honela. Herri Administrazioa herritar, administrazio eta zerbitzu publikoko profesionalen arteko harreman-espazio bezala ezartzeko xedea dauka, pertsona guztiei modu berean onura eginez eta kudeaketa ireki, garden eta berritzaile baten alde agertuz.

Iñaki Ortiz-en arabera, digitalizaziorako urrats handi honek bere zerbitzuen %100a Interneten eskaintzeko aukera emango dio Euskal Administrazio Publikoari, urtero 13 milioi dokumenturen kostua aurreztuz eta administrazio-zama %30ean murriztuz. Horretarako, Euskal Zerbitzu Publikoko profesionalek plataforma elektroniko berrira egokitzeko berariazko prestakuntza jasoko dute.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: