Nov 02

LOPDa betetzen duzu? Autodiagnosia egin ezazu modu erraz batean

Teknologia berrien garapenak, batez ere internetarena, datu pertsonalen babes eta bermeari berebiziko garrantzia eskaini dio. Estatuan, datu pertsonalen babesa abenduaren 13ko 15/1999 DPBLk arautzen du (LOPD gaztelaniaz). Honen arabera, erakundeek printzipio, eskubide eta betebehar batzuk bete behar dituzte pertsona fisikoen askatasun publikoak eta oinarrizko eskubideak babesteko eta, batik bat, norberaren zein familiaren ohorea eta intimitatea bermatzeko. Hortaz, bai enpresak bai elkarte, langile autonomo eta administrazioak  betetzera behartuak daude.

Datuak Babesteko Espainiako Bulegoak, legeak ezartzen dituen xedapenak norberarenak egiteko erreminta bat eskaintzen du bere webgunean. Honen bitartez, erabiltzaileak araua zein puntutaraino betetzen duen jakingo du; are gehiago, testa egin ondoren, txosten bat jasotzeko aukera dauka zuzendu beharreko hutsuneak zeintzuk diren zehaztuko diona.

» LOPD on-lineko autodiagnosia (Datuak Babesteko Bulegoa)

» Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalen Babesari buruzkoa

Berriaren iturria: Ze Berri Boletina

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: