«

»

Nov 04

Gaurko itsas kontainerra, biharko etxebizitza

Etxebizitza modularraGizakia gizaki denetik inguruko baliabideez baliatu da bere etxea eraikitzeko. Ordea, dena asmatuta zegoela uste genuenean ideia berritzaileak agertzen dira etxebizitzez genuen ikusmoldea aldatzeko gaitasunarekin. Orain dela gutxi inork ez zuen pentsatzen itsas kontainer batean bizi ahal zela; gaur ordea, badakigu iraunkorrak, ekologikoak eta eraginkorrak izateaz gain, gehienen eskura badaudela.

Hornituak, 60 metro karratu, 2 logela, kristalezko leiho bikoitzak eta dutxa bainuan: 53.000 euro. Atzo Contenhouse enpresa bizkaitarrak aurkeztutako proposamena da egungo etxebizitza tradizionala ordezkatzeko. Gehiago erabiliko ez den itsas ontzi hauek eraldatuak daudenerako hainbat erabilera aurreikusten dira, hala nola, txokoak, etxebizitza sozialak eta larrialdietakoak.

Baina, nola? Transformazio-prozesua etapa desberdinetan eramaten da aurrera. Lehendabizi,  kontainerraren desinfekzioa, finkadura eta konponketa burutzen da, ondoren bere fabrikazio osoa lantegian egiteko. Hurrengo pausuan, bere helbidera garraiatzen da lurrean kokatzeko. Erraza eta arina, bere enkargua egiten denetik amaierara arte soilik 3 hilabete igarotzen dira.

Euskadin etxebizitza hauetariko bat oraindik inork erosi ez duen arren, hauek oso seguru eta fidagarriak dira, Eraikuntzako Kode Teknikoa (CTE) betetzen baitute, hainbat instalazio bere eskura izanez: bero eta soinu isolamendua, elektrizitatea, ur-hodiak eta hustubideak.

Etxebizitza ekologiko hauetan interesa dutenak nahiz eszeptikoak direnak hurrengo azaroaren 8ra arte Barakaldoko Ezkerraldeko Enpresak Garatzeko Zentrora (Cedemi) jo dezakete proiektua bizian eta zuzenean ikusteko.

Nor izango da lehena?

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: