«

»

Nov 11

Tullis Russell, Txemi Cantera Saria 2011

Tullis Russell

Enpresa eskoziarrak Europako langileen jabetzako sozietate eredugarriaren aitorkuntza jaso zuen ASLE-ren eskutik, 1994tik Gizarte Ekonomia balioen esparruan laguntza emateagatik

 “Congratulations!”. Dudarik gabe, hura izan zen Bilboko Carlton Hotelean gehien entzundako hitzetako bat, gaita akordeekin batera eta bat edo beste “Thank you very much”-ekin. Izan ere, pasadan azaroaren 10ean, Eskozia hiriburu bizkaitarrera mugitu zen ordu gutxi batzuetan zehar, paper espezializatu eta estalitako produktuen Tullis Russell Group ekoizle anglosaxoiari merezitako omenaldia egin eta bere presidenteari, Fred Bowden, Txemi Cantera Saria 2011-ren trofeoa emateko. ASLEk 1991tik banatzen duen sari honen bitartez, Gizarte Ekonomiaren printzipioekin konprometitua lan egiten duen lan-sozietate bat erreferentziatzat jartzen du Europan.

Tullis Russel, 1809an Fife-eko eskualde eskoziarrean sortua eta familia negozio bezala garatua izan zena mende eta erdi bat baino gehiagoz, enpresako langileen jabetzara pasa zen 1994an, 1985tik Russell familiak mantentzen zuen konpromiso etikoagatik eta ez emandako krisi ekonomiko bategatik, zenbait faktoreren ondorioz bultzaturik zetorrena: sen hezigarri eta tekniko sendoak, kanpo-merkataritzara bideratutako filosofia eta bi mundu gerretan zehar izandako esperientziak, jatorri eta estamentu sozial desberdineko pertsonak hurbildu zituztenak. Modu honetara, gutxienez urte bateko antzinakotasuna zuten langileek enpresaren akzioak eskuratzen hasi ziren, euren partizipazioa areagotuz erabaki hartzetan eta honen kudeaketan.

Carlton Hoteleko ekitaldian Fred Bowden-ek ongi adierazi zuen bezala, elkartasuneko zentzu handi hau “enpresaren ADNaren parte da”, horregatik Txemi Cantera Sariaren Epaimahaiak ahobatezkotasunez aukeratu zuen Tullis Russell langileen jabetzako sozietate eredugarria izateagatik Europa mailan. 777 langile dituen enpresa honek Eskozia, Ingalaterran eta Korean ditu bere produkzio guneak, papera eta produktu estaliak munduko 50 herrialde baino gehiagotara esportatuz. ISO 9.001, ISO 14.001 eta FSC kalitate ziurtagiriak jaso ditu eta, gaur egun, kapitalaren %73a langileen esku dago eta gainerako %27ª Russell familiari dagokio.

Gizarte Ekonomiako Nazioarteko Txemi Cantera Saria 2011-ren ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Gemma Zabaleta sailburuak hartu zuen parte, baita epaimahaiko kideek ere: Carlos Pujana, ASLE eta Epaimahaiko Presidentea, BBK-ko Juan Mari Sáenz de Buruaga, GEZKI-UPV-ko Baleren Bakaikoa, Eusko Jaurlaritzako Felipe Yarritu, Deustuko Unibertsitateko Alejandro Martínez Charterina, Euskadiko Kutxako Miguel Ordoñez eta Bizkaiko Foru Aldundiko Izaskun Artetxe. Sari-ematea Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, BBK eta Deiaren lankidetzari esker izan zen posible.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: