«

»

Nov 12

Langileen parte-hartzea sustatzeko ekimen berria

Confesal eta Mondragon Unibertsitateak hitzarmena sinatu dute sozialki arduratsuak diren enpresa-ereduak bultzatzeko

Josetxo Hernández (ASLEko zuzendaria), Lander Beloki (MUko Enpresagintza dekanoa), José María Algora (Confesaleko presidentea) eta Aitor Urzelai (MIKeko zuzendaria)

Lander Belokik, Enpresagintzako dekanoa, eta José María Algorak, Espainako Lan Sozietateen Enpresa Konfederazioaren presidentea (CONFESAL), zeinen bazkide sortzaile ASLE  den, enpresa ereduak eraldatuko dituen akordioa zinpetu berri dute.

Arrasate hitzarmena mugagabea da eta urtero berrikus daiteke. Honen helburua langileek enpresetan duten partaidetza sustatzea da, bai kudeaketan, bai emaitzetan, bai kapitalean. Are gehigo, enpresek gizartean, ekonomian eta ingurumenean izan dezaketen ekarpenak zabaltzeaz arduratuko da ere. Eraldaketa hau lortzeko hiru jarduera ardatz antolatu dira akordioan. Lehena, gai honen inguruan estatuan nahiz nazioartean interesa pizten dituzten gaien inguruko artikuluak, txostenak eta ikerketak aurrera eramateaz arduratzen da; bigarrenak, burutzen dituzten jardueren garapenarako, enpresen eta administrazio publikoen parte-hartze aktiboaren sustapena lantzen du; eta hirugarren ardatzak, langileen partaidetza eta ardura sozialaren arloan mahai-inguruak, jardunaldiak eta biltzarrak antolatzea du xedetzat.

Sinatzaileek aditzera eman dute akordioa aukera berria dela “indarrak batzeko, harremanak sendotzeko eta kooperazio marko berria lortzeko eraldaketa prozesuan”. Langileen partadaidetza lortuko dituzten hainbat ekintza antolatuko dira honela, eskura dituzten baliabideak aprobetxatuz.

Confesal eskualdeko enpresa erakundeak biltzen dituen Espainiako Konfederazioa da. Bere barne Lan Sozietateak eta bestelako langileen jabetza ardatz duten enpresak daude. Bere aldetik, ASLE Lan Sozietateen sendotzea, defentsa nahiz sustapena lortzeaz eta laguntza emateaz ardurazten da, lehiakortasun iraunkorra lortzeko asmoz, Etengabeko Hobekuntza aplikatuz eta zabalduz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: