«

»

Nov 18

Carlos Pujana: “Esportatzen ez duenak ez dauka etorkizunik”

Izar Cutting Tools-en Zuzendari Kudeatzailea eta ASLE-ren Presidentearen hitzetan, euren lehiakortasuna internalizazioaren bitartez indartzen duten enpresek soilik krisi ekonomikoa gainditu ahal izango dute

Une honetako gizona da. Komunikabideetako ohiko batean bihurtu da bere aurpegia, eta bere izena, enpresa esparruan errepikaturiko gehienetarikoa. Carlos Pujana, Izar Cutting Tools enpresa euskaldunaren Zuzendari Kudeatzailea eta ASLE-ko Presidentea (Euskadiko Elkarte Laboral Taldea), “Urteko Euskal enpresari  hoberena”-ren aitorkuntza jaso zuen pasadan azaroaren 14an Zornotzako enpresan burututako lanagatik. Izarrek ebakidurako tresnak ekoizten eta merkaturatzen ditu orain duela 100 urte.

Hain zuzen ere, 200 langile dituen enpresa honek, merkatu espainiarraren barruan liderra dena bere sektorean, Europar Batasuneko, Amerikako Estatu Batuetako eta Latinoamerikako  80 kanpo-merkaturekin lan egiten duen sail bat dauka. Carlos Pujanak “Empresa XXI”-ri emandako elkarrizketa baten arabera, euskal industriaren hamabostekaria, kanpo-ekintza lerro honek krisi ekonomiko eta finantzarioari era serio eta sistematiko batean aurre egiteko beharrizan bati erantzuten dio:  “Gure etxeko merkatua 2008tik guztiz suntsituta dago eta ez du berreskuratze seinalerik erakusten. Aldiz, esportazioak, 2011ko hirugarren hiruhilabetekoan seinale negatibo batzuk antzeman baditugu ere, indar handiz hazten jarraitzen du. Horregatik inoiz baino argiago dago: esportatzen ez duenak ez dauka etorkizunik”.

Enpresaren dimentsioa esportazioa galarazten duen eragozpen bat izan daiteke, horregatik Pujanak aliantza, teknologia berri eta laguntza instituzionalaren alde apustu egiten du, merkatuetarako sarbidea guztiei errazten lagunduko dutenak. Hau guztia dela eta, Europatik hastea ezinbestekoa ikusten du “gure merkatu naturala” izateagatik, “Frantzian saltzen ez duenak Txinan egitea oso zaila duelako”.

Argi eta garbi dauka “berreskuratze mundialik ez dela egongo guztiontzat, baizik eta hoberenentzat”, horregatik uste du enpresek euren “lehiakortasuna indartu eta krisiari buruz hitz egiteari utzi behar diotela”, Izar oraindik zutik egotea posible egin duen ikuspuntua. “2007an, gure eskariak %50ean banatzen ziren nazionala eta esportazioaren artean. Gaur egun, ordea, esportazioak eskari nazionalen bikoitza baino gehiago suposatzen du. Gure dimentsioa txikia bada ere (200 langile eta 20 milioi baino gutxiagoko fakturazioarekin), 80 herrialde baino gehiagotara esportatzen dugu”, adierazi du Pujanak. Bere merkatu nagusia Alemania da baina aurten USA, Frantzia eta Brasilen ematen ari dira hazkunderik handienak.

Modu berean, ASLEko Presidentea ere denak finantziazio faltari buruz hitz egin nahi izan zuen Empresa XXI-rekin, enpresa txiki eta ertainetan eragina izaten ari duen arazoa. “Euskadin bideragarritasun arazo oso larriak dituzten 50 enpresa ditugu, eta Gizarte Ekonomiako enpresa berrien sorrerak ere ez du beste batzuen enplegu galera berdintzen”. Hau guztia dela eta, ASLE-n sektore bereko edo sinergiak dituzten enpresen arteko kooperazio ereduei indarra ematen ari dira, eta internalizazioa sustatzeko, euren egiturak ABMren (Asle Business Model) bitartez indartuz, EFQM printzipioak enpresa ertain eta txikietara eraman nahi dituen kudeaketa sistema.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: