«

»

Nov 18

Gonbidapena Ingurumen Batzar Nazionalerako

Garapen eredu kapitalistak dituen gabezien inguruko berriak egunero jasotzen ditugu, baina gehienetan ezer ez dugu egiten gure aukerak zeintzuk diren ez dakizkigulako. Ordea, pilaka galderak noraezean dabiltza gure burmuinean.

Egoera aldatzea gure esku dago eta lortzeko, PI.T. KNOWLEDGE S.L.L.k azaroaren 29, 30 eta abenduaren 1ean gonbidatzen gaitu Ingurumen Batzar Nazionalera (CONAMA erdaraz). Biltzarra Vitoria-Gasteizen ospatuko da eta bertara entitate lokal guztiak joan daitezke musu truk. Gainera, burutuko den unea berezia izango da  bat egiten duelako Hanburgo (pasa den urteko Europako Hiriburu Berdea) ordezkatzen duelako Vitoria-Gasteizek momentu horretan. CONAMAk ziurtatzen duen moduan bosgarren edizio honen asmoa “hiriak gune iraunkorrak eta bizitzeko egokiak izan daitezen formula berriak eraikitzea da. Aukera paregabea dugu honakoa, ekonomia berde eta bizi kalitatearen aldeko eraldaketa bultzatzeko”.

Guztira hiru egun izango dira, Industri Antolaketa Eskolako profesionalekin baita gaian adituak direnekin ere hitz egiteko, Open Green gune baten barne. Bertaratutakoak euren jakintza zabalduko dute eta banakako galderak ere erantzungo dituzte. Gainera, jarduera guztiak networking inguru batean aurrera eramango direnez, harreman berriak ezartzeko eta kontaktuak gehitzeko aukera paregabea egongo da.

Beharbada, jardunaldi honen alderik interesgarrienetarikoa “aholkularitza espres” delakoa da, honek ahalbidetzen duelako hainbat gaien inguruko galderak egitea; hala nola, nazioartekotzeari buruz, baita ekintzailetza, ingurumen kudeaketa, eko-berrikuntza eta energia-zerbitzu enpresei buruz ere.

Joan nahi direnek helbide honetara posta elektroniko bat bidali besterik ez dute : info@pitkgroup.com. Gogoratu ordaindu ez dela egin behar, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatzen duelako.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: