Nov 22

Ikastaroa: Enpresaren Kudeaketarako Egokitutako Sare Sozialak

 

 

 

 


Diruz lagundutako ikastaroa. 2011-2012 Deialdia “Plan Avanza”

HELBURUA: Hezkuntza okupazionalera bideratutako ekintzak abian jartzea langabetuak lan-merkatuan gaitu eta txertatzeko.

PRAKTIKAK ENPRESETAN: Ikastaroa gainditzen duten ikasleek enpresetan lan egiteko aukera izango dute. Praktika horiek, ordea, ez dute enpresekiko inolako lan-harremanik sorraraziko. ekintzak abian jartzea langabetuak lan-merkatuan gaitu eta txertatzeko. 

EBALUAZIOA: Noizbehinkako kontrolak egingo dira ikaslearen aurrerapena jakiteko eta klasean landutako edukiak bereganatu badiren neurtzeko. Ikasturtea amaitu ostean, kurtsoan zehar landutako atalen buruzko lan idatzia aurkeztu beharko da.

IZENA: ENPRESA KUDEAKETERAKO EGOKITUTAKO SARE SOZIALAK

NORENTZAT? Langabetuentzat (LANBIDEn erregistratua daudenak).

ESKATUTAKO IKASKETAK: Erdi edo goi mailako LHko prestakuntza-zikloak, Informatikan espezializatuak batez ere. DBH edo baliokidea,  informatikako ezagutzarekin.

HELBURU ZEHATZAK: Gizarte sareak garatzeko eta mantentzeko gai diren profesionalak sortzea, ezagutza teorikoen nahiz kasu praktikoen azterketen bitartez. Gizarte sareen aplikazioak, aukerak eta erabilerak enpresarako zeintzuk diren erakustea. Gizarte sareen indarra erabiltzen ikastea erabilera ezberdinetarako; hala nola, kanpaina bat aurrera eramateko eta Community Manager lana burutzeko, besteak beste.

IRAKASTE MODALITATEA: Presentziala

HASIERA DATA: 2011/12/22

AMAIERA DATA: 2012/03/17

GUZTIZKO IRAUPENA: 250 ordu

PLAZA KOPURUA: 15

IKASTAROA ZEIN EGUNETAN EMANGO DEN: Astelehenetik ostiralera, 09.30etatik 14.30etara

NON: Deuston (Bizkaia)

 EDUKIAK:

1.- Marketinga Interneten. Sarrera

2.- Marketing Online Kanpainetako Oinarriak

3.- Inguru Sozialak

4.- Foroak, Wikiak eta Blogak

5.- Gizarte Sareak

6.- Mikroblogginga

7.- Markatzaile Sozialak, Multimedia Sare Sozialak eta Geolokalizazioa

8.- Geolokalizazioa

9.- Enpresen Sozial Media Planak.

10.- IOR edo  Inpaktu Txostenak

Izena emateko beharrezkoa da ondorengo formularioa helbide honetara bidaltzea: gag@asle.es

Formularioa betetzea ez dakar plazaren erreserba. Ahal dugun bezain laster zurekin harremanetan jarriko gara.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies
A %d blogueros les gusta esto: