«

»

Nov 30

Buber Sariak 2011!

Buber Sarien 9. edizioa hurbil dago, bihar arratsaldeko 19.00etan hain zuzen ere, EITBko Multibox aretoan (Basurtuko Kaputxinoen bidea 2) urtero ospatzen den sari banaketa gure zain izango dugu. Honen helburua euskal web orrialde onenak saritzea da, eta ospakizuna gal ez dezagun, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, SPRIren bitartez, eta Internet & Euskadi Elkarteak atsegin handiz gonbidatzen gaituzte.

Ekitaldia hasteko mahai inguru bat antolatu da jabetza intelektuala, kultura eta Interneten etorkizunari buruzko iritziak jasotzeko. Bertan David Bravo abokatu sevillara eta Gorka Merchán euskal zinema-zuzendaria egongo dira, Internet & Euskadi Elkarteko abokatua den Marta Morenorekin batera.

Eztabaida amaitutakoan sariak banatuko dira. Hamar kategori ezberdinak daude aurten: 1.Blog edo web korporatiboa, 2. Software libreko aplikazio edo web-a, 3. Merkataritza elektronikoko web-a,  4. Herritarren zerbitzurako web-a, 5. Berrikuntza-proiektua, 6. Euskarazko proiektu teknologikoa, 7. Start-up proiektua, 8.Internazionalizazio-proiektua, 9. Publizitate-kanpainarik onenaren proiektua, 10. Proiektu solidarioa.

Amaitzeko, bertaratutakoak  WOP (Walk on Project) bandaz gozatu ahal izango dute. Honen ostean, networking giroan, koktela zerbitzatuko da.

Mesedez, bertaratzeko asmoa baduzu, egiaztatzeko eskatzen dizugu. Klik egin hemen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: