«

»

Dic 07

Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua sortu berri du Industria Sailak

Bernabé Undak, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailburuak, aurreratu zuen Emprende 2011 Foruan urtea amaitu baino lehen Ekintzailetzaren Euskal Zerbitzua martxan jarriko zela. Eta hala izan da.

ASLE, ekintzailetza sustatzeko agentea denez, enpresa proiektuetako orientazio eta aholkularitza lana egiten du, baita Lan Elkarteak edo langileen jabetzako enpresak ere sortzen ditu. Beraz, euskal ekintzailetza sarearen partea da, proiktu berriak aurrera eramaten dituzten preskibatzaile sare honen barruan kokatzen delako.

Euskadi+emprende webgunea, zerbitzu honen lan tresna dena,  jadanik kontsulta daiteke momentuz soilik negozioak abian jartzeko laguntzak  eskuragarri dauden arren. Hala ere komeni da preskibatzaileak diren organuekin harremanetan jartzea, ASLErekin esaterako, proiektuak aurrera eramateko.

Patxi López Lehendakariak Emprende 2011 Foruan aditzera eman zuen “beste organismo bat besterik ez dela, honen xedea jarduera ekintzailea bultzatzea eta sinergiak sortzea delako”.  

 

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: