«

»

Dic 15

BERMERIK GABEKO ZORREN GERORAPENA 2012 URTEAN

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA- OGASUN ETA FINANTZA SAILA

BERMERIK GABEKO ZORREN GERORAPENA 2012 URTEAN

176/2011 Foru Dekretua (BAO 2011.12.07) 

2011 urtean, eta abenduak 31ra arte, Bizkaiko Foru Aldundiak foru dekretu bat onartu zuen non enpresek bermerik jarri gabe 150.000euro baino gutxiagoko zorren gerorapenak eska zitzaketen, gehienez hamabi hilabete geroratuz.

Krisialdi ekonomikoak eta finatzarioak bere hortan jarraitzen duela ikusirik, neurria 2012ko abenduaren 31 arte luzatzea gomendagarria dela erabaki da.

Beraz, 2012ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egiten diren geroratze-eskaerek ez dute bermerik aurkeztu beharko, beti ere:

  •  Borondatez ordaintzeko epealdian dauden zorrak badira.
  • Gehienez 12 hilabeteko gerorapena bada.
  • Bermerik gabeko zorra, bere osotasunean, 150.000 euro baino gehiagokoa ez bada.

Bermerik jarri behar ez izatea kontzeptu guztiei aplikagarri da, hirugarrenei atxikitako edo atxiki beharreko kopuruei dagozkien zorrei ezik (salbuespena: lanaren etekinen gaineko atxikipenak)

Bermerik jarri behar ez izatea, zordunak eskatutako gerorapenari aurre egiteko duen kaudimenari lotua egon daiteke.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: