Arlo Juridikoa - 1-B/2012 Zirkularra
Bizkaiko Foru Aldundia
Ogasun eta Finantza Saila
Bizkaiko Foru Aldundiaren 210/2011 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa; honen bidez, lanaren etekinei aplikatu beharreko atxikipenen portzentajeak aldatzen dira.
(2011ko abenduaren 23ko B.A.O.)
I.- SARRERA
2011ko abenduaren 23an, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren lan atxikipenen taula berriak argitaratu dira.
II.- LANGILE AKTIBO DESGAITUAK
Langile aktibo desgaituei atxikipen portzentajeen taula orokorra aplikatuko zaie. Taula orokorra aplikatuta ateratzen den atxikipen portzentajeari eskalan adierazitako puntuak gutxituko zaizkio, aipatutako langileak minusbaliotasun maila %33koa edo handiagoa eta % %65etik beherakoa badu, baldin eta mugikortasun murriztuko egoeran badaude edo ez, edo minusbaliotasun maila %65ekoa edo handiagoa badu.

