«

»

Ene 10

Toribio Echavarria Sarientzako kandidatura aurkezteko epea ireki da

Urte berria ondo baino hobeto hasteko, ekimena, berrikuntza eta sormena saritzeari ekin diozaiokegu. Aukera paregabea dugu orain, Eibarko Udalak, bere Ekonomia eta Industria Batzordearen zuzendaritzapean, eta Bic Gipuzkoa Berrilanek, Toribio Echevarria Sarien beste argitaraldi bat bultzatu eta babesten dutelako. Honetarako Eusko Jaurlaritzako Industria Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saileko Ekintzailetza Zuzendaritza, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzarako, Landa Garapenarako eta Turismoko Departamentua, SPRIAPDDiario Vasco,  KutxaADEGI, Cebek eta Sea-ren laguntza izanik.

Sariak bi kategoriatan banatzen dira. Lehena, enpresa asmoak, enpresa-ekimen berriak, batez ere teknologikoak, aurkezten dituzten pertsonei zuzenduta dago. Euskal Herrian jaio edo bertan bizi direnak aurkez daitezke, bai banaka bai taldean. Bigarrena, enpresa, ezagutza edo/eta zientzia-teknologia arloetako enpresa intentsiboei zuzendua dago, Sariaren babesa jarduera sendotu/ontzeko behar dutela edo berrikuntzan oinarritutako produktu edo prozesu berriak sortzeko prozesuan daudelarik. Sarietan emango den diru kopurua 100.000 euro baino gehiagokoa izango da, Diario Vascoren arabera,  krisiaren aurkako laguntza alternatiboa dugu honakoa

Kandidaturak aurkeztu nahi dituztenek,  Bic Berrilan orrian egiteko aukera dute otsailaren 7ra arte. Epaimahaiaren erabakia apirilean eta maiatzean jakingo da.

– Oinarriak ikusteko esteka

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: