«

»

Ene 20

Jardunaldia: Negozio aukerak Vitoria- Gasteizen

Orain dela gutxi aurreratu genuen legez, aurten Green Capitalak hainbat jardunaldi eta bilera antolatuko ditu. FITURen izandako arrakastaren ondoren, Vitoria-Gasteizek hitzaldi berria antolatu du urtarrilaren 26an (osteguna) 9:30etatik 11:00etara, Arabako Teknologi Parkean.

Honetan Gasteizko Alkateak, Javier Maroto, parte hartuko du. Hantxe hitz egingo da Green Capitalak sortuko dituen negozio aukerataz eta lehiarako abantailataz, baita Hitzarmen Berdeaz eta Faktoria Berdeez ere. Programa eta liburuxka hementxe jaitsi ditzakezu.

Lekuak mugatuak direnez, bertaratu nahi izatekotan honako izen-ematea eta dokumentazioa bidali behar duzue  urtarrilaren 24a, asteartea,  baino lehen.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: