«

»

Feb 01

Enpresa-sektorearen egoera txarra izanda ere, ASLEk ordezkagaitasuna handitzen du Euskadin

2011ko balantzea, 2012ko prospekzioa eta logo berriaren aurkezpena

 

Fotografía: Ane Bores

Atzo ASLEko zuzendari-batzordeak Bilboko Domine hotelean ospatutako bileran, lan-sozietateen etorkizunaren inguruko ikuspegi positiboa erakutsi zuen. “Gizarte-ekonomiako forma juridikoek desenplegua hobeto eusten dute”, adierazi zuen Carlos Pujana presidenteak, emaitza kaskarragoak espero zituena.

ASLEk urtea amaitzen du 24 enpresa berriak eratuz, hauen herenak bihurketa prozesu batetik zetozenak. Zenbakiek agerian usten dute lan- sozietateen sendotasuna: estatu mailan 2007tik hona %30eko jaitsiera egon den arren, EAEn portzentaia askoz baxuagoa da, %8koa hain zuzen ere. Are gehiago, sortutako enplegua enpresa mota hauetan ASLEn biltzen da batez ere,  80 langile 100eko, zehazki.

Ordea, alde negatiboak ere izan dira, esaterako 37 enpresa itxi dira 300 lanpostuen galera suposatuz, kopurua espero zena baino txikiagoa izan den arren. Tankera honetako egoerak aurre egiteko eta epe luzeko biziraupena ziurtatzeko “3i” giltzen inguruan eraikitako estrategia antolatu da: innobazioa produktuan nahiz prozesuan, internazionalizazioa eta interkooperazioa. “Enpresa txikiak gara baina geuk ere berritu eta esportatu behar dugu”, adierazi zuen Carlos Pujanak.

Ildo beretik jarraituz, ASLEko gerentea den Josetxo Hernandezek lan-sozietateen boterea azpimarratu nahi izan zuen, 30 urte baino gehiagotan pertsona langileen garrantzia aitortu baitituzte hauek, beste enpresa motekin alderatuz. “Lan- sozietateak 1992an eduki ideologikoz eta filosofikoz hornitu genituen, 2002an Erabateko Kalitateak eta iraunkortasunak kudeaketan duten garrantzia nabarmendu genuen eta orain, 10 urte geroago, berrasmatzeko beharra dugu”. Errotze eta etorkizun ikuspegi honen adierazle taldearen logo berria da.

Eraldaketa, epe luzeko iraunkortasuna eta balio indartsuak dituzten enpresen konpromisoen handipena izango dira eztabaidatzeko gaia ASLEk martxoaren 15ean ospatuko duen hirugarren Kongresuan. Honetan, enpresa eredu eta filosofiaren inguruan hausnartuko da, gobernantzaz eta aplikagarria den legeria hoberenaz, baita lan-sozietateen erakargarritasunaz eta sustatzeko moduez ere. Europak pertsona langileen parte- hartzea bultzatzen du, Gipuzkoa erreferentea da baina “estatu mailan pila gauza egiteke daude”, amaitu zuen Josetxo Hernandezek.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: