«

»

Feb 02

Knowinn Doako Ikastaroak Industria-Empresentzat

ASLE-tik, EUSKALIT-ekin batera (Bikaintasunerako Euskal Fundazioa), hiru ikastaro desberdin antolatu ditugu, gure Enpresen Lehiakortasunaren hobekuntzarako bideratuak.

5S-EN EZARPENA INDUSTRIA-ENPRESETAN

Ikastaroaren ezaugarri orokorrak honakoak dira:

  • Helburua: Enpresaren alor batean 5S-ak ezartzea EUSKALIT-en metodologiaren bitartez, antolaketa, ordena eta garbitasun baldintzak jarraikortasunez hobetzeko helburua duena.  Enpresaren eraginkortasuna eta efizientzia handitzen lortzen da zarrastelkeriak ezabatuz, segurtasun eta erosotasun baldintzak hobetuz eta talde-lana eta motibazioa sustatzen da.
  • Formakuntza/praktikarako hiru saio: Martxoak 8 (9h-14h), Maiatzak 3 (9h-14h), Ekainak 21 (9h-12h.)
  • Tutorizazio/laguntzarako bisitak, 3 orduko iraupenarekin, ASLE-ren tutore/adituaren partetik, bat saio presentzial bakoitzaren ostean.

PROZESUEN BIDEZKO KUDEAKETAREN EZARPENA INDUSTRIA-ENPRESETAN

Ikastaroaren ezaugarri orokorrak honakoak dira:

  • Helburua: Prozesuetan oinarritutako kudeaketaren logika ezagutzea. Erakundearen Prozesuen Mapa definitu eta irudikatzeko jarraibideak ematea. Proiektu pilotu mailan, prozesu baten deskribapen osoa garatzea eta honen egonkortze eta hobekuntza hastea. Prozesuen kudeaketarako sistematika definitzeko ildoak ematea. Beharrezko planifikazioa ezartzea prozesu pilotuaren erakundearen gainerakora progresiboki hedatzeko.
  • Formakuntza/praktikarako lau saio: Martxoak 6 (9h-14h), Martxoak 20 (9h-14h), Maiatzak 8 (9h-14h), Maiatzak 29 (9h-14h.) 
  • Tutorizazio/laguntzarako bi bisita, 3 orduko iraupenarekin, ASLE-ren tutore/adituaren partetik, bigarren eta hirugarren saio presentzialaren ostean.

BEZERO ETA MERKATURA BIDERATUTAKO ORIENTABIDEA INDUSTRIA-ENPRESETAN

Ikastaroaren ezaugarri orokorrak honakoak dira:

  • Helburua: Gure erlazio eta bezero eraginkor eta potentzialen informazio-eskurapenerako ohiturak hobetzea.  Euren asebetetzearekin erlazionaturiko adierazle eraginkorrekin lan egitea. Laburbilduz, bezeroekiko erlazioetatik datozen aukerak handitzea.

  • Formakuntza/praktikarako 3 saio: Apirilak 24 (9h-14h), Maiatzak 15 (9h-14h), Ekainak 19 (9h-14h.)

Gainera, enpresak igarotzen ari diren zailtasunezko egoeraren ondorioz, ASLE-ren bazkide diren enpresentzat honen kostua DOAKOA izatea erabaki dugu.

Gida moduan, ikastaro bakoitzeko merkatuko prezioa 500 eurokoa da partaide bakoitzeko. Enpresak, euren beharrizanaren arabera, ikastaro batera, bitara edo hirutara izena eman dezakete.

Enpresa bakoitzeko pertsona bat baino gehiago parte-hartzea gomendatzen da.

Ikastaroen xehetasun guztiak eta metodologia erantsitako fitxategian biltzen dira. knowinn2012

Zalantzak argitu eta izena emateko zuzendu: 

Gorka Viteri; telefonoa 94 435 47 30; e-posta: gvv@asle.es

[warning]Ikastaroen plaza kopurua mugatua da eta izena emateko epemuga 2012ko otsailaren 29a da[/warning]

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: