«

»

Feb 08

Digital Storytelling: zubiak sortzen 2.0 aroan

Komunikatzaileentzako teknika eta tresna narratiboak sare sozialetan

Komunikatzaileentzako teknika eta tresna narratiboak sare sozialetan

Alvaro Andoin-ek istorioak egiteko modu berriak azaltzen ditu.

“Miramon Enpresa Digitala”-gatik antolatua, eta “Digital Storytelling: Narrazio-teknikak aplikatzea, komunikazio sare sozialetan” izenburuaren pean, ekitaldi komunikatiboa Alvaro Andoin-en ardurapean burutu zen, @filmatu komunikazio zerbitzuaren fundatzailea,  enpresa, instituzio eta erakundeen neurrira gertaerak, bidaiak eta proiektuak tresna digital, multimedia eta sare sozialen bitartez kontatzen eta hedatzen aditua dena.

Istorio kontalari onak izatea gure esku dago. Batez ere denboraldi hauetan, teknologia berriak aliaturik hoberenak bihurtu daitezkeelako gure mezua modu ahalik erraz, arin eta eraginkorrenean zabaltzea bilatzen dugun komunikatzaile guztiontzat, munduan zehar dauden milioi eta milioi pertsonekin lotzen gaituzten zubiak sortuz.  Horregatik, pasadan otsailaren 7an Donostiako Parke Teknologikora bidaiatu genuen guztiok berbera bilatzen genuen:  erabilgarriak diren teknika eta tresna narratiboak identifikatu eta ikasi, gure sare sozialetako komunikazioari ahalik eta etekinik handiena ateratzen laguntzen gaituztenak.

Laburbilduz, Alvaro-k komunikazio 2.0 on baten garrantzia nabarmendu zuen, eta bertaratutakoei teknika eta tresna erabilgarriak erakutsi zizkien proiektuak ahalik eta modurik eraginkorrenean aurrera eramateko, bere ustez, “mundu guztiak istorioak kontatzen ikas dezakeelako”, eta lan horretan teknologia eta gailu berriek gure lagunik handienak izan daitezke. Izan ere, sare sozialen bitartez errealitatea kontatu dezakegu hurbiltasun eta egiazkotasunetik, hirugarrenei honen redifusioa eta rekreazioa egiteko aukera emanez eta edukien arkeologiari lagunduz, hau da, oraindik argia ikusi ez duten istorioak aurkituz eta komunikatuz. Horretarako, Andoin-en arabera, gure potentzial guztia erabiltzen jakitea ezinbestekoa da, zertan nabarmentzen garen pentsatuz eta material hori istorioak sortzeko erabiliz. Pertsonen arteko komunikazioak 2.0 komunikazioa hobetzen du, horregatik sortzeko unean, hiru gomendio ematen dizkigu: gure irudimena uzten joatea, gauza guztietan begia jartzea eta eskura daukagun guztia erabil dezagula.

Informazio gehiago: http://www.euskadinnova.net/eu/enpresa-digitala-eu/agenda/digital-storytelling-narrazio-teknikak-aplikatzea-komunikazio-sare-sozialetan/4926.aspx

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: