«

»

Feb 13

Egin Beharreko Atxikipenen Gaineko Aldaketak

ZIRKULARRA – ARLO EKONOMIKOA 2-T/2012

 

EGIN BEHARREKO ATXIKIPENEN GAINEKO ALDAKETAK

 

                                                     BIZKAIA:      4/2012 Foru Dekretua – BAO 2012.02.01

                                                     GIPUZKOA:  2/2012 Foru Dekretua – GAO 31.01.2012

                                                     ARABA:        2/2012 Foru Dekretua – ALHAO 2012.02.03

 

2012ko urtarrilaren 1etik eta 2013ko abenduaren 31 bitartean, atxikipenen tasa %19tik %21era pasako da honako kontzeptu hauei dagokienez:

  • Kapital higigarriaren etekinak.
  • Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eta partaidetzen eskualdaketetatik edo itzulketetatik datozen ondare irabaziak.
  • Eskudirutan ordaintzen diren sariak

  

Bestalde, eta 2012ko martxoaren 1etik eta 2013ko abenduaren 31 bitartean, higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduen gaineko atxikipenen zenbatekoa ere %21ekoa izango da, etekinon kalifikazioa gorabehera.

(Bizkaian eta Araban onartutako araudia eta Gipuzkoan onartzeke dagoena, nahiz eta ildo beretik joango dela baieztatzen)

 

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: