«

»

Feb 14

Industri-Enpresetan Makinerian Inbertsioak Egiteko diru-laguntzak

 

ARLO EKONOMIKOA –  3-T/2012 ZIRKULARRA

INDUSTRI-ENPRESETAN MAKINERIAN INBERTSIOAK EGITEKO DIRU-LAGUNTZAK

Ekipamendu Produktiboak Modernizatzeko Programa

 SPRI IRAGARKIA – EHAA 2012.02.08

Zeri ematen zaio diru-laguntza?

Industria-makina BERRIETAN egin beharreko inbertsioak, produkzio-ekipamenduetan modernizazio-maila altua lortzeko eta, aldi berean, ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokitzea, dagoen makineria TXATAR BIHURTUZ eta bere ordez makineria berria jartzea ahalabidetuz.

Nori zuzendua

50 langile baino gutxiago dituzten INDUSTRI-ENPRESAK izatea, zeintzuk:

                a) Kanpoko prebentzio-zerbitzu batekin indarrean dagoen hitzarmen bat duten.

                b) Prebentzio Sistemaren Arauzko Auditoria egin duten.

Eskabideak aurkezteko epea

  • Eskabideak 2012ko Iralaren 14a arte onartuko dira, aurrekontua agortu ezean.
  • Eskabidea www.spri.es webgunean egin beharko da.

Inbertsio berriak bete beharreko baldintzak 

  • Produktuak eta materialak ontziratzeko eta paketatzeko, osagarriak muntatzeko, lehengaiak eta erdilandutako produktuak eraldatzeko, eta empresa eskatzailearen ustiapen ekonomikoko produkzio-prozesuetan erabilera automatikoa egiteko erabiltzen diren makina BERRIAK erosteko inbertsioei emango zaie diru-laguntza.
  • Makineria berriak Segurtasun eta Lan Osasunaren oinarrizko betebeharrak eta beraren araudian ezarritako zehapenak bete beharko ditu, baita produkzio-prozesuak hobetu ere.
  • Ordeztu beharreko makinek gutxienez 10 urte izan beharko dituzte eta txatar bihurtu beharko dira, beraz, ezin izango dira ezein produkzio prozesuetan erabili, ez zatika ezta osorik ere, ez enpresan bertan ez beste edozein enpresetan.
  • Erosketa finantza-errentamendu bidez finantzatu ahal izango da, eta diru-laguntza jaso ahal izango du, baldin eta enpresak erosteo aukera gauzatzeko konpromisoa hartzen badu.
  • Inbertsioa diru-laguntza eskaera egiten den ekitaldi ekonomikoan zehar burutu beharko da.

Diru-laguntza 

  • Gastu hautagarrien %20 makina berriak erosteko direla egiaztatu ondoren.
  • Gehienez 18.000€ko diru-laguntza erositako makina berri bakoitzeko. Gehienez 40.000€ empresa eta urte bakoitzeko.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: