«

»

Feb 15

Sortu QR kodigoa zure enpresan

Hasiera batean fabrikazio prozesuan piezak identifikatzeko erabili zen arren, QR kodigoak erabilgarritasuna handitu du; izan ere, gaur egun hainbat esparrutan erabiltzen dira, hala nola, iragarkietanenpresa- txarteletan, edo denda erakusleihoetan. Gure enpresarentzat ere, honako bat sortzeko aukera dugu.

ASLEk martxoan ospatuko den Hirugarren Kongresuaren gonbidapenerako QR kodigoa erabili du. Zuk zeuk ere bat eratu ahal duzu, baina aldez aurretik zenbait datu eman nahi dizkizugu uler dezazun QR kodigoa zer den eta zertarako erabili daitekeen.

QR kodigoa erantzun azkarreko barra-kodea da, informazioa gordetzeko erabiltzen dena. PC, tablet edo smartphone bat erabiliz gordetzen duen informazioa irakur dezakegu, hori bai, argazki kamara integratua eduki behar du. Hurrengo estekan aplikazio anitz dago behera kargatzeko, kodigo hauek irakurtzeko aukera emango dizutenak.

Ordea, zure kodigoa eratzeko irrikitan bazaude, ZXing Code Generator erabiltzeko gomendatzen dizugu. Bestelako aplikazioak ere honako estekan topatu ditzakezu, nahi izanez gero.

Post honetan ikusten duzun kodigoa  ”Calendar Event” erakoa da. Honakoa eskaneatuz gero, pantailan ikusteaz gain, eta QR kodigoak irakurtzeko erabiltzen duen kodigoaren arabera, zure egutegira gehitu ahal izango duzu.

Hortaz, denbora aurrezteko era dugu honakoa, baita gailu ezberdinetan informazioa erraz izateko modua ere.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

A %d blogueros les gusta esto: