Zorrotz Legazpik bizirautea lortu du bertako langileek enpresa-proiektu berria hasteko gai zirela ulertu zuten ondoren. Ekintzailetza suspertzeko era berria aukeratu zuten, non enpresa batentzat lan egiten duten pertsonek erabakitzen duten errealitateari aurre egitea lanpostua galtzeko arriskua ikusita.
Legazpin kokatzen den “Zorrotz Legazpi S.L.” enpresa, 39 pertsona-langilek osatzen dute, hauetariko 30 kideak. Pasa den urtean mozkinak izan zituzten, eta perspektiba onak aurreikusten dituzte urte honetarako ere, produktu berriak garatzeko teknologia berrietan inbertitzeko dirua behar duten arren.
Noticias de Gipuzkoak argitaratuko artikuluan, enpresa honen arduradunek adierazi zuten sozietate-bihurketan ASLEren laguntza prozesua pila erraztu ziela. Bereziki, ASLEren Donostiako ordezkaritzan lan egiten duten Anabel Yoldi eta Iñigo Arinaren inplikazioa aipatzekoa da. Halere, administrazio ezberdinen laguntza izan arren (SEPE, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia), bankuek eta kutxek oraindik ez dute kontuan hartzen enpresaren jabegoa norena den, ezta kideen partaidetza ere. “Guretzat, beste proiektuentzat ere, lan-sozietatea sekulako garrantzia izan du garai hauetan industria esparruko inbertitzaileak aurkitzea oso zaila delako”, adierazten du enpresaren ordezkari batek . Formula hau “ezinbestekoa izan da gure proiektua aurrera eramateko”, amaitzen du, honako formula suspertuz.