«

»

feb 29

“Finantza Laguntzak” Programa AFI 2012

ARLO EKONOMIKOA – 4-T/2012 ZIRKULARRA

“FINANTZA LAGUNTZAK” PROGRAMA

AFI 2012

PRI IRAGARKIA – EHAA 2012.02.

LAGUNTZA MOTA:

Mailegu eta finantza-errentamenduko eragiketetako interes tipoetan laguntzak:

  • Aktibo fijo berrietan inbertsioak finantzatzeko
  • Zirkulatzailea finantzatzeko

industria, merkatzaritza eta turismo sektorean dauden enpresentzat.

Kudeaketa erakundea:

SPRI, S.A. – Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzu

Eskabideak aurkezteko epea:

2012ko IRAILAREN 14 ARTE aurrekontua aurretik bukatu ezean.

Diru-laguntza nola eskatu:

Ondoko webgunearen bitartez: http://www.spri.es/afi

ONURADUNAK:

  • Ondorengo sektoreetan dauden empresa Txiki eta Ertainak:
  • Industri sektorea: jarduera nagusitzat industria, erauzketa eta/edo eraldaketa, ekoizpena, produkzio-prozesuari lotutako zerbitzuak (logistika), aurrekoekin lotura dutenak eta informazio- eta komunikazio-gizartearen arloarekin lotutako enpresak. Automobilgintzako mantentze- eta konponponketa-tailerrak ere sartzen dira.
  • Merkataritza sektorea: merkataritza-jardueran aritzen diren enpresak.
  • Turismo sektorea: turismoan aritzen diren enpresak. Turismo-jardueratzat joko dira turismoko lurralde ordezkaritzaek halakotzat hartzen dituztenak. Kanpo geratzen dira jatetxeak.

I- AKTIBO FIJO BERRIEN INBERTSIOEN FINANTZAZIOA

 DIRU-LAGUNTZA JASO DEZAKETEN INBERTSIOAK

  •  2012 urtean aktibo fijo berrietan egindako inbertsio bolumena gutxienez honakoa izatea:
  • 100.000 € industria sektoreko enpresetan.
  • 30.000 € turismo sektoreko enpresetan.
  • 30.000 € merkataritza sektoreko enpresetan.
  • Ibilgetu ez-material eta/edo material BERRIAK eskuratzeko egindako inbertsioak eta honako kontularitza-kategorietako batean dagoena:
  • 206 Aplikazio informatikoak.
  • 210 Lurrak eta ondasun naturalak (turismo-arlokoak izan ezik)
  • 211 Eraikuntzak
  • 212 Instalazio teknikoak
  • 213 Makineria
  • 214 Tresneria
  • 215 Beste instalazio batzuk
  • 216 Altzariak (merkataritza- eta turismo-sektoreetakoak bakarrik)
  • 217 Informazio-prozesuetarako
  • 218 Garraio-elementuak (turismo-sektoreak bakarrik)
  • 219 Bestelako ibilgetu materialak
  • Mikroenpresek 6.211: finantza-errentamendu bidezko erosketak
  • Lurzoruen kasuan, dirulaguntza eraikitako zatiari soilik dagokio.
  • Erabilitako eraikin eta eraikuntzen jabetzea, jabetza berrien trataera izango du.
  • Inbertsio proiektuak Euskal Erkidegoan kokatuta egon behar dira
  • Inbertsio hauek gutxienez 5 urtez igaro behar dute enpresaren aktiboen barnean.
  • Orokorrean, eskaera egiten duen enpresa ezin da fabrikatzailea izan.
  • Inbertsio proiektua 2012. urtean gauzatua izan behar da.

 LAGUNTZA MOTAK:

  • Aktibo fijo berrietan egindako inbertsioak finantzatzeko eskatutako mailegu edo errentamendu-finantzarioen interes tipoetan laguntzak.
  • Mailegu edo leasing hauek honako baldintzak bete beharko dituzte:
  • Diru laguntzaren zenbatekoa ondoko zenbatekoetatik txikiena izango da:
  • diruz lagundu daitekeen inbertsioaren %100, edo
  • finantza-erakundeal baimendutako maileguaren zenbatekoa.
  • Maileguak amortizatzeko epea: gutxienez 5 urte, eta gehienez, 7 urte, printzipala ordaintzeko gabealdia barne dela; gabealdi hori, gehienez honelakoa izanik:
  • 7 urterako maileguak: 24 hilabetekoa
  • 6 urterako maileguak: 18 hilabetekoa
  • 5 urterako maileguak: 12 hilabetekoa
  • Leasings-ak amortizatzeko epea: gutxienez 2 urte, eta gehienez 5 urte.
  • SPRIk bestelako epeak ere onar ditzake (maileguetarako gutxieneko epea 5 urtekoa izango da betiere eta 2 urtekoa leasing-etarako) baldin eta formalizatutako eragiketan berariaz jasotzen bada berau laguntza-programa honetan sartuta dagoela. Nolanahi ere, horrek ez du aldaketarik ekarriko laguntzen zenbatekoan; maileguetan 7 urterako eragiketei dagokiena, gehienez 24 hilabeteko gabealdiarekin, eta leasing-etan 5 urterako eragiketei dagokiena.

GUNTZAREN ZENBATEKOA:

  • Programa honetara lotutako eragiketen interes tipoak finantza-erakundeekin sinatutako itunean oinarriturik daude
  •  AFIk honako interes tipoen laguntzan dihardu, ondoko zenbatekoetan:
  • Interes-tasa nominalean 1 puntu izaera orokorrarekin.
  • 0,25 puntu gehigarri elkarrekiko berme sozietate batek  bermatutako finantza-eragiketaren kasuan (adibidez Oinarri, S.G.R.)
  • Interes tipoetako laguntza ezin izango da eragiketa burutu den interes nominala baino gehiagokoa izan.
  • ICOren finantza-markoaren barruan egindako eragiketetan laguntza hauek ICOren interes puntuen gain aplikatuko dira.

II-ZIRKULATZAILEAREN FINANTZAZIOA

 Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak:

  • Zirkulatzailea finantzatzeko mailegu-eragiketak, gutxieneko zenbatekoak honakoak izanik:
  • 100.000 € industria sektoreko enpresetan.
  • 30.000 € turismo sektoreko enpresetan.
  • 30.000 € merkataritza sektoreko enpresetan

LAGUNTZA MOTAK:

  • Zirkulatzailearen finantzaziorako maileguen interes tipoetan laguntza.
  • Mailegu hauek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
  • Maileguak amortizatzeko epea:

Gutxienez 1 urte eta gehienez 5 urte, printzipala ordaintzeko gabealdia barne dela.

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA:

  • Programa honetara lotutako eragiketen interes tipoak finantza-erakundeekin sinatutako itunean oinarriturik daude.
  • AFIk honako interes tipoen laguntzan dihardu, ondoko zenbatekoetan:
  • Interes-tasa nominalean 0,50 puntu izaera orokorrarekin.
  • 0,25 puntu gehigarri elkarrekiko berme sozietate batek  bermatutako finantza-eragiketaren kasuan (adibidez Oinarri, S.G.R.)
  • Interes tipoetako laguntza ezin izango da eragiketa burutu den interes nominala baino gehiagokoa izan.
  • Interes aldakorra duten eragiketen interes-tasa nominala zehazteko, erreferentziatzat deialdia argitaratu aurreko azken 6 hilabeteei dagokien urteko Euriborraren batez-bestekoa hartuko da.
  • ICOren finantza-markoaren barruan egindako eragiketetan laguntza hauek ICOren interes puntuen gain aplikatuko dira.

 

 

 

 

 

 
A %d blogueros les gusta esto: