“Aldaketaren Kudeaketa” Proiektua; ETEtan aldaketa proiektuak nola ezarri arrakastaz, beraien lehiakortasuna hobetzeko.
Azaroak 12
Innovanet Sareak egitasmo berri bat abiarazi du 10 ETEren lehiakortasuna hobetzeko, ALDAKETAREN KUDEAKETAREN ERAGINKORTASUNA HANDITZEAREN bidez. Euskal enpresetan eredu izan nahi duen egitasmoa da.
Aldaketa proiektuetan murgilduta dauden edota sartzeko asmoa duten ETEei laguntza ematea da helburua, pertsonen jarrera aldaketa kudeatuz, hau izaten baita gehienetan erronka nagusia. Jendeak beti egin izan duena uzteak edota gauza desberdinak egiten hasteak kudeaketa modu desberdina eskatzen du. Gaur egun, abangoardiako teknologiak ditugu, jakintza berriak eta tresna berriak, aldaketok modu egoki baten egiteko gaitasuna ematen digutenak, pertsonen beharrei erantzuna emanaz.
Proiektu honetan parte har dezakete Bizkaiko enpresetako Zuzendariek, gehienez 10 parte-hartzaile arte. Proiektua doan ateratzen zaie hautaturiko enpresei.
Partehartzeko interesa duen enpresak, honekin batera igorritako fitxategia bete behar du datorren Azaroaren 12a baino lehen.
» Informazio gehiago: vllona@asle.es
» Izena emateko azken eguna: Azaroak 12.
» Izena emateko: innovanet@parque-tecnologico.net