Nazioarteko Gizarte Ekonomiako Txemi Cantera Saria Euskadiko Elkarte Laboral Taldeak sortu zuen 1991. urtean.
Gizarte Ekonomiaren printzipioak – Partaidetza, Demokrazia eta Elkartasuna- defendatzeko lan egiten duten pertsona edo erakundeak saritzea du helburu.
Saria Agustin Ibarrola euskal eskultoreak egindako eskultura bat da, oroitzapenezko diploma bat eta 6.000 euroko diru-saria.
Sariak José Miguel Cantera Sojo izena darama, ASLEko laguntzaile, eta Lan Sozietateen aurreneko sustatzaileetako bat izandakoarena.


