Sortu zeure enpresa

Español

Eraiki zure etorkizuna: Sortu zeure enpresa, ASLEren laguntzaz.

Zer da Lan Sozietatea?

Lan Sozietateen ezaugarri nagusia da sozietatearen kapital sozial gehiena iraupen mugagabeko langileen esku dagoela. Horri buruzko arauketa Lan Sozetateei buruzko martxoaren 24ko 4/1997 legen aurki dezakegu.

  • Lan Sozietateak bi motatakoak izan daitezke.
  • Lan Sozietate Anonimoa (S.A.L.), gutxienez 60.000€ko kapital soziala duena. Kapital horrek osorik harpidetuta egon behar du, eta hasieran gutxienez %25ean ordainduta.
  • Lan Sozietate Mugatua (S.L.L.), gutxioenez 3.000€ko kapital soziala duena. Kapital horrek osorik harpidetuta eta ordainduta egon behar du.
  • Gutxieneko bazkide-kopurua: hiru; horietako bik, gutxienez, kontratu mugagabeko bazkide-langileak izan behar dute.
  • Bazkide bakoitzak ezin du eskuratu kapital sozial osoaren herena baino gehiago.
  • Bazkide langileak (administratzaileak barne) Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokarren mende daude, Legean jasotako zenbait salbuespen kenduta (21. art.).

Lan Sozietateentzako Laguntzak

  • Langabeziaren ordainketa bakarra: kontribuzio-mailako langabeziagatiko prestazioen onuradunek ordainketa bakarrean jaso dezakete prestazio hori, Lan Sozietatea sortzen ditenean edota Lan Sozietateren batean sartzen direnean.
  • Onura fiskalak: erakundearen neurria edozein izanda ere amortizatzeko askatasuna.
  • Lan Sozietatea eratu eta abian jartzeko laguntzak.
  • Langile-bazkideak kontratatzeko laguntzak.
  • Lan Sozetatearen kudeaketa hobetzera zuzenduriko laguntzak.
  • Gizarte Ekonomiako enpresen arteko lankidetza sustatxeko laguntzak.

Zure zerbitzura dagoen taldea

Bizkaia:

  • Olatz Jauregizar (686 476 364)
  • Jone Nolte (686 457 591)

Gipuzkoa:

  • Anabel Yoldi (686 476 365)

Alava:

  • Vega León (686 476 366)

Leave a Reply