Gipuzkoan berdintasunezko industria-ingurunerako protokoloa
Industria-sektorea Gipuzkoako ekonomiaren funtsezko oinarrietako bat da. Lan eskaera handia, lan baldintza eta baldintza ekonomiko onak, eta etorkizun oparoko aurreikuspenak izanik, enplegu eta garapen iturri garrantzitsua da. Hala ere, aukera horiek gorabehera, sektore honetan genero-ezberdintasun nabarmenak daude oraindik. Hala ere, aukera horiek gorabehera, sektore honetan genero-ezberdintasun nabarmenak daude oraindik. “Emakume Industrialak” proiektua beharrezkoa da Lanbide Heziketa (LH) alternatiba profesional gisa ikusarazteko eta industriako lanpostu teknikoetan genero-berdintasuna sustatzeko. Gainera, proiektu hau sustatu eta finantzatu duen Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Ingurunearen Departamentuarekiko lankidetzaren emaitza da.
Lanbide Heziketaren garrantzia:
Lanbide Heziketa garrantzi handiko hezkuntza-bidea da, gazteei lan-aukera berriak irekitzeko. LHko prestakuntza-zikloek prestakuntza bat eskaintzen dute, zenbait industria-arlotako rol tekniko eta profesionaletarako modu espezializatu eta praktikoan prestatzen duena, eta enpresentzat interes handia duten lanbide-profilak sortzen dituena. Hala ere, LH balio bereko eta irtenbide askoko aukera gisa ikusterik eta sustatzerik ez izateak sektoreko genero-desberdintasunari eusten lagundu du.
“Emakume Industrialak” proiektuaren sorrera:
Egoera horri erantzunez, “Emakume Industrialak” sortu zen. Helburu nagusia Gipuzkoako industriako lanpostu tekniko eta espezializatuetan genero berdintasuna sustatzea da. Proiektuaren helburua LH aukera profesional baliotsu gisa ikusaraztea da. Halaber, industriarekin zerikusia duten heziketa zikloetan emakumeen parte-hartze aktiboa sustatzea, hala nola mekatronika, mekanizazioa, elektromekanika eta diseinu industriala.
Aldaketa horri laguntzeko, berdintasunezko industria lortzeko urratsak egiten jarraitu nahi duten enpresei orientazio praktikoak ematen dizkien protokoloa prestatu da.
Emakume Industrialak: Gipuzkoan berdintasunezko industria-ingurunea izateko protokoloa
Nola susta ditzakete enpresek emakume eta gizonentzako industria berdinzaleak?
Ekintza eta lankidetza estrategikoak:
Pertzepzio hori aldatzeko, zenbait ekintza garatu dira “Emakume Industrialak” proiektuaren inguruan. Elgoibar Ikastolako iksasleekin hainbat solasaldi antolatu ziren, baita Gehiber Machined Components S.A.L. enpresara bisita bat ere. Enpresari bisita DBHko 3. mailako neskekin egin zen, industrian lanbide-karrera bat garatzea dituen aukerak eta abantailak bertatik bertara esperimentatzeko.
Era berean, ekintza horiek garatzeko, Murgibe Berdintasun Aholkularitzaren laguntza izan dugu, baita Incress-IMH Campus Pertsonen Garapenerako Aholkularitzarena ere.
Protokoloa itxi eta aurkezteko lantegia:
Azkenik, “Gipuzkoan berdintasunezko industria-ingurunerako protokoloa” aztertzeko eta eztabaidatzeko, itxiera-tailerra egin zen hainbat eragilerekin. Halaber, Gipuzkoan ASLErekin elkartutako lau enpresarekin batera: ZORROTZ LEGAZPI S.L.L., LEYCOLAN, S.A.L., GEHIBER MACHINED COMPONENTS S.A.L. eta MECANIZADOS DE PRECISIÓN BELMEK S.L.L.