Eraldatu

Enpresak ez du belaunaldi-erreleborik?

Langile zaituen enpresaren jabeek erretiroa hartzea erabakitzen badute, badira ixtea ez beste aukera batzuk: enpresa langileen esku uztea, lan-sozietatearen ereduaren bidez.

Zerbitzu espezializatua eskaintzen dugu; hari esker, erreleborik ez duen enpresa-negozio bideragarriei jarraipena eman dakieke, haiek langileen esku utzita.

Egin ondorengotzaren ibilbidea zure enpresan, laguntza erabatekoa eta aditua jasota.

Enpresa-proiektua hazi egin da, eta beste forma juridiko bat izatea nahi duzu?

Lan-sozietateak, ekonomia sozialeko enpresa-eredu gisa, aukera asko eskaintzen dizkie beste forma juridiko batzuen pean (esaterako, ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, sozietate mugatua, edo enpresaburu indibiduala) sortutako enpresak eraldatzea erabaki dutenei.

Zerbitzu espezializatuaren bidez, lan-sozietate bihurtzeko ibilbideak egiten ditugu, negozio bakoitzaren beharretara egokituta.

Badago krisialdian dagoen enpresa horrentzako aukera bat. Langile zaituen enpresa une zailean dagoenean eta, itxuraz, irtenbide bakarra enpresa ixtea denean, hura lan-sozietate bihurtzeko aukera zabaltzen da.

ASLEk zerbitzu espezializatua eskaintzen du, eta enpresak berregituratzeko ibilbide osoak egiten ditugu, jabetza langileen esku utzita.

  • Enpresa-proiektu berriaren bideragarritasunean oinarritutako ibilbide horrek ahalik eta enplegu-maila eta garapen ekonomiko handienari eusten laguntzen du.
  • Adituen laguntzarekin egiten da. ASLEk esperientzia handia du proiektu horietan, 40 urtetik gorakoa, eta ibilbide horien garapen arrakastatsua ahalbidetzen duten arau-aldaketak sustatu ditu.

LEKUKOTZAK

Beste enpresa bat itxi ondoren iritsi nintzen lan-sozietateetara. Guk beti jarraitu nahi izan genuen negozioarekin, aurreko enpresan, itxi arren, lana bazegoelako. Galduta geunden, baina ASLEri buruz hitz egin ziguten, enpresari bultzada berria emateko bide gisa. 19 urteotan, haren babesa eta laguntza funtsezkoak izan dira.

Raquel Ruiz de Eguino
MECANIZADOS HAMAR S.A.L.

 

Proiektuak

Erantzunkidetasunerako lidergoa

Eraldatu
LIDERGO PARTE-HARTZAILEA LAN-SOZIETATEETAN: KUDEAKETA DEMOKRATIKO ETA JASANGARRIRAKO GAKOAK Pertsonek enpresetan parte hartzea elementu estrategikoa da, gizarte-aurrerapena eta -kohesioa eragiteko gai dena, eta gaur egungo eta etorkizuneko gizartean balio bereizgarria da. Eta, gaur egun, etengabe aldatzen ari den merkatu batean, pertsonen lidergoa funtsezko faktore bihurtzen da enpresa-proiektuek arrakasta izan dezaten eta epe luzera iraunkortasuna izan dezaten, are gehiago lan-sozietateetan, mota horretako enpresen izaera kolaboratiboagatik eta helburu…

GATZA bloga > ERALDAKUNTZA

RETSCOOP: Gizarte Ekonomia Europako Landa Suspertzeko.

Albisteak
RETSCOOP: Gizarte Ekonomia Europako Landa Suspertzeko. ASLEk aktiboki parte hartuko du Europako RETSCOOP (Rural Economic Transitions through Social Economy and Cooperation) proiektuan. Interreg SUDOE programaren baitan onartu berri den proiektu hau 2025 eta 2028 artean garatuko da. Europako hego-mendebaldeko landa eremuetan garapen ekonomikorako modu berriak sustatzea du helburu nagusi, ekonomia soziala eta lurralde lankidetza oinarri nagusi gisa erabiliz. RETSCOOPek metodologia partekatu bat proposatzen du landa-lurraldeei…

ASLEren kontziliazio-plana

Kontziliazio Plana: Gure Esperientzia ASLEn, argi daukagu edozein erakunderen arrakastak lotura zuzena duela erakundea osatzen dutenen ongizatearekin. Horregatik, aurrerapauso bat…

Euskaraldia 2025

2025eko Euskaraldian parte hartzen dugu Maiatza iritsi da, eta Euskaraldia bertan dugu. Aurten ekimen honetan aktiboki parte hartuko dugu, gure…

Lanaren Aro Berria

ASLEren hurrengo Batzar Nagusian gaurkotasun handiko hitzaldia emango du Jose Luis del Valek, Euskal Herriko Unibertsitateko ingeniari industriala eta Deustuko…

2025eko Batzar Nagusia

ASLEren 2025eko Batzar Nagusian izango gaituzu zain. ASLEtik 2025eko Batzar Nagusian parte hartzera deitzen ditugu gure enpresa elkartuak. Batzarra maiatzaren…