Ekonomia soziala gara

Ekonomia egiteko modu bat da; ekonomia horretan, enpresa eta erakundeek interes orokor ekonomikoa edo soziala nahi dute, edo biak.

Langileek enpresen kapital sozialean parte hartzeak duen ahalmen eraldatzailean sinesten dugu. Hori dela eta, lan-sozietatearen enpresa-eredua sustatzen dugu, non kapital soziala batez ere langileena baita.

Hona hemen ekonomia sozialeko enpresen printzipioak:

  • Pertsonak eta xede soziala kapitalaren gainetik egotea: kudeaketa autonomoa eta gardena, demokratikoa eta partaidetzakoa da, eta, ondorioz, erabakiak hartzean, batez ere pertsonak eta erakundearentzat edo xede sozialaren arabera egiten dituzten lan-ekarpenak eta ematen dituzten zerbitzuak lehenesten dira, eta ez kapital sozialari egiten dizkioten ekarpenak.
  • Jarduera ekonomikotik lortutako emaitzak aplikatzea, nagusiki bazkideek egindako lanaren eta emandako zerbitzuaren edo gauzatutako jardueraren arabera eta, hala badagokio, erakundearen xede sozialaren alde.
  • Barne-elkartasuna eta gizartearekiko elkartasuna sustatzea, hauek ahalbidetzeko: tokiko garapenarekiko konpromisoa, gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna, gizarte-kohesioa, gizartean baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea, enplegu egonkorra eta kalitatezkoa sortzea, bizitza pertsonala, familia eta lan-bizitza uztartzea eta jasangarritasuna.
  • Botere publikoekiko independentzia.

Hasi mundua eraldatuko duen enpresa sortzen

Jarri gurekin harremanetan, prozesu osoan lagunduko dizun talde aditua.