Zer da Ekintzailetza Soziala?
Bizi garen mundu interkonektatu eta azkarrean, ekintzailetza funtsezkoa da berrikuntza bultzatzeko, enplegua sortzeko eta ekonomiari forma emateko. Pertsona batek edo pertsona-talde batek bere negozioa hastea erabakitzen duenean, motibazio asko izaten dituzte ekintzaile izateko: norbera bere buruauren jabe izatea, dirua irabaztea edo bere benetako pasio edota grina lortzea, besteak beste.
Hala ere, gizarteak aurrean dituen erronkei buruzko kontzientzia orokorra handitu ahala, ekintzailetza soziala eragin positiboa eta iraunkorra sortzeko ikuspegi eraginkor gisa nagusitu da. Baina zer da zehazki ekintzailetza soziala?
Artikulu honetan, ekintzailetza sozialaren esanahia, ezaugarri bereizgarriak eta arlo horretako pertsona ekintzaileak mundua hobetzeko lanean nola ari diren azalduko dugu.
Zaila da ekintzailetza soziala zer den argi eta garbi definitzea, modu desberdinetan adierazten eta ulertzen baita. Hala ere, adostasun zabala dago ekintzailetza soziala pertsonek, sortzen ari diren enpresek eta pertsona ekintzaileek gizarte-balioa sortzeko eta gizarte-ongizatea hobetzeko eta gizartean oro har eragin positiboa izateko konponbideak garatzeko eta finantzatzeko prozesua dela. Beste era batera esanda, enpresa-munduaren egituren barruan funtzionatzen du gizarte-aldaketan eragiteko asmotan, eta, neurri handi batean, aurrerapenarekin, garapenarekin eta berrikuntzarekin lotuta dago.
Ekimen mota honen helburua arazo sozioekonomikoei edo ingurumenekoei erantzuna ematea da, jarduera eta prozesu berritzaileen bidez, eta horiek, aldi berean, negozioen munduan inspiratutako elementuak dituzte. Ekintzailetza tradizionalak ez bezala —batez ere finantza-onura bilatzen du honek—, ekintzailetza sozialak eginkizun duala du: gizarte- edo ingurumen-eragin positiboa sortzea, ekonomikoki bideragarria den bitartean.
Hala, definizio horretatik, gizarte-ekimenaren ezaugarri hauek atera ditzakegu:
- Gizarte-eraginaren ikuspegia: ekintzailetza sozialaren helburua gizarte-erronka kritikoei aurre egitea da, hala nola pobreziari, hezkuntzarako sarbideari, osasunari eta ingurumen-iraunkortasunari. Hainbat komunitatetan funtsezko baliabideak ez eskuratzeari irtenbidea emateko lan egiten du, autodeterminazioa eta erresilientzia sustatuz.
- Berrikuntza: errotutako gizarte-arazoetarako konponbide berritzaileak sortzea bultzatzen du. Arauei desafio egin eta ikuspegi sortzaileak hartzean, ekintzailetza sozialak erantzun freskoak ematen dizkie erronka hauei, besteak beste: gizarte-desberdintasunei, hezkuntzarako sarbide ezari eta ingurumen-degradazioari.
- Enplegu Sorkuntza eta Garapen Ekonomikoa: ekimen sozial asko komunitate baztertuetan enplegua sortzeko diseinatuta daude. Enplegu- eta kapazitazio-aukerak eskaintzean, tokiko garapen ekonomikoari, norbanakoaren jabekuntzari eta errenten bidezko banaketari laguntzen zaie. Horrek, tartean diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzeaz gain, eragin positiboa du komunitate osoan, jarduera ekonomikoa sustatzean.
- Jasangarritasun ekonomikoa: helburu nagusia inpaktu soziala den arren, ekintzailetza sozialak onartzen du finantza-jasangarritasunaren garrantzia, bere ekimenen jarraipena eta hazkundea bermatzeko.
- Parte-hartze komunitarioa: ekintzailetza sozialean, askotan, zuzenean lan egiten da beharra duten komunitateekin, eta arazoak identifikatzen eta konponbideak bilatzen parte hartzen dute. Parte-hartze aktibo horrek, komunitate-loturak indartzeaz gain, epe luzera kulturalki sentikorrak eta jasangarriak izango diren irtenbideak bermatzen ditu. Hala, komunitateen ahalduntzea gizarte-ikuspegi ekintzailearen berezko onura bihurtzen da.
Ekintzailetza soziala negozioak egiteko modu berri bat izateaz gain, pertsonak eta ingurumena bere ekintzen erdian kokatzen dituen filosofia bat ere bada. Katalizatzaile boteretsua da aldaketa positiborako eskaintzen dituen onurek, zuzenean kaltetutakoen bizitza eraldatzeaz gain, gizarte bidezkoagoa, integratzaileagoa eta iraunkorragoa eraikitzen laguntzen baitute.
Zure enpresa sortu nahi duzu?
Enpresa indartsu eta konprometitu bat sortzeko lehen urratsak ematen has zaitez.