EMAKUME + Industrian
Bizkaiko industrian emakume gehiago sartzeko argudioak.
Industriaren sektoreetan emakumeen partaidetza zuzena funtsezko helburua da Bizkaiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enplegu eta generoberdintasuneko politiketan. Nahiz eta erakundeek, enpresek eta ikastetxeek ahaleginak egin, eta langileak hautatzean genero-alborapenak deuseztatzeari buruzko gizarte-kontzientzia gero eta handiagoa izan, errealitatea nagusitzen da irmoki: emakumeek oraindik ordezkaritza txikia dute industriaren sektorean.
Desorekaren arrazoi garrantzitsuenak dira, batetik, errotuta dauden estereotipoak eta, bestetik, industriaren irudi eguneratu gabea eta ez oso erakargarria. Emakume askok, bereziki gazteenek, lanaren esparrura iristea eta bertan irautea zailtzen duten gizarte-oztopoei egin behar izaten diete aurre. Gainera, genero-rol tradizionaletan oinarrituta, emakumeak industria-lanaren eskeekin bateraezinak izateari buruzko pertzepzio okerrek diraute. Industria gizonak nagusi diren ingurune gisa irudikatzeak emakumeei eta beren familiei gogoa kentzen zaie lan-aukera horiek kontuan hartzeko orduan. Hala, hautaketa-eredu akademiko-profesionalak generoaren arabera banatzen dira, eta emakumeek arlo “femeninoagoen” alde egiten dute, lan-aukera gutxiago eta okerragoak eskaini arren. Arazoari oso-osorik aurre egiteko, emakumeen prestakuntza eta trebakuntza sustatzeaz gain, oso garrantzitsua da enpresetan eta, oro har, gizartean aldaketak bultzatzea. Bide horretatik, genero-diskriminazioaren aurka borrokatu, aukera-berdintasuna sustatu eta generodibertsitatea baloratuko duen antolaketa-kultura inklusiboa bultzatu behar da. Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak sustatu eta finantzatutako proiektua, ASLE enpresa elkarteak egina Murgibe Berdintasunerako aholkularitzarekin lankidetzan.
Ekintza honen helburua da industriaren sektorean emakumeen partaidetza eragozten duten estereotipoak eta oztopoak identifikatu eta aztertzea, eta egoera gainditzeko neurri eta ekintza zehatzak proposatzea. Neurri horiek zehaztu eta alderatzeko, ikasleekin, profesionalekin eta a honako erakunde hauetako langileekin batera egin da lan elkarrizketak, taldeko dinamikak eta alderatze-saioak baliatuta: Betsaide SAL, Bidebieta LHII eta FMD Carbide SAL, Heroslam SAL eta Taller Mecánico Urbicar SLL.
Erakunde horien partaidetza eskertzen dugu, Bizkaiko eta EAEko industrian lan-inguru inklusiboagoa eta zuzenagoa sortzeko eragile sozioekonomiko guztien baterako ahalegina premiazkoa dela nabarmentzen lagundu baitute.
Emakume+ Industrian: Bizkaiko industrian emakume gehiago sartzeko argudioak.
Ezagutu industriak eskaintzen dizkizun aukerak