Pribatutasun-politika honen xedea da webgune honetako datu pertsonalen tratamenduei buruzko informazioa ematea eta interesdunei zer eskubide dagozkien deskribatzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamenduak, 2016ko apirilaren 27koak, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoak, ezarritakoaren arabera, eta datu pertsonalen babesaren eta eskubide digitalen bermearen berri ematea, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoarekin bat etorriz.
Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?
Izendapena: ASLE enpresa-elkartea, aurrerantzean ASLE.
IMACen erregistratuta dago, zenbaki honekin: 12/D/4/1982(49/-) Probintziartekoa
IFK: G48156996
Egoitza soziala: Orueta Apezpikua, 1, 1.a, 48009 Bilbo (Bizkaia)
Helbide elektronikoa: asle@asle.es
Telefonoa: (+34) – 944 354 730
Zertarako biltzen ditugu zure datuak?
ASLEk helburu hauetarako biltegiratzen ditu datu horiek:
- Web-orriko inprimakietan jasotako datuak kudeatzeko.
- Edozein ekitaldiri buruzko komunikazio-ekintzak egin eta kontsultei eta iradokizunei erantzuteko.
- Entitatearen jarduerarekin zerikusia duten orotariko argitalpenak bidaltzeko.
- Interesdunari ikastaro batean edo beste prestakuntza-jarduera batean izena emateko aukera emateko.
- Aurreikuspen ekonomikoei, enpleguari eta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitateari buruzko inkestak egiteko.
- Komunikazio komertzialetarako kontaktuak kudeatzeko.
Zenbat denboraz gordetzen dira datuak?
Interesdunak edo haren legezko ordezkariak datuak ezabatzeko eskatzen ez duten bitartean gordeko dira emandako datu pertsonalak, eta, datuak zertarako bildu edo erregistratu ziren, xede horretarako egokiak edo beharrezkoak diren bitartean (datuak dagozkien preskripzio-epeetan gorde beharra barne dela).
Legeak ASLEri datuak gordetzeko ezartzen dion betebeharrak baldintzatuko du datuen gordealdia. Epe horiek igarotakoan, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, euskarrietan dagoen informazioa berreskuratu ezineko moduan ezabatu, kendu edo suntsitu ere.
Zerk legitimatzen gaitu zure datuak erabiltzera?
ASLEren webgunearen bidez (www.asle.es) bildutako datuak tratatzeko lege-oinarria honako hau da:
- Izena ematean adierazi diguzun adostasun espresua.
Datuak harreman profesionalerako eta helburu estatistikoetarako tratatzea
Enpresa erabiltzailearen nahiz ASLEko kide den enpresaren legezko ordezkariak berariaz onartzen du bere sozietateari eta harremanetarako pertsonari buruzko datuak tratatzea, zeinak ASLEren web-orriko edozein inprimakitan izena emanda borondatez jakinarazi baitira, interes profesionalak dituzten hirugarren pertsona edo erakunde batzuei eman eta, hala, erabiltzaile eta/edo ASLEko kide diren entitate horien artean harreman komertzialak ahalbidetzeko. Helburu horretarako, datu zehatz hauek tratatuko dira:
- Enpresaren izen soziala
- Egoitza soziala
- Harremanetarako telefonoa eta sozietatearen e-maila
- Enpresako harremanetarako pertsona identifikatzeko datuak (izena, abizenak eta NANa)
Era berean, enpresaren legezko ordezkariak espresuki onartzen du ASLEk helburu estatistiko hutsetarako tratatzea hark berariaz eta borondatez bere sozietateari buruz eman dituen datuak eta informazioa. Helburu horretarako, datu zehatz hauek tratatuko dira:
- Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten emakumeen eta gizonen %a
- Administrazio-organoak osatzen dituzten emakumeen eta gizonen %a
Nola lortzen ditugu zure datuak?
Interesdunak berak emandako informazioaren bidez lortzen ditu ASLE ENPRESA-ELKARTEAK datu pertsonalak, edo interesdun horren zerbitzuak jasotzen dituen enpresa edo entitateak emandako informazioaren bidez.
Zehazki, kategoria hauetako datuak tratatuko ditugu:
- Identifikazio datuak,
- posta-helbideak edo helbide elektronikoak,
- ezaugarri pertsonalei eta inguruabar sozialei buruzko datuak,
- datu akademiko eta profesionalak,
- informazio komertziala.
Ez da tratatzen bereziki babestutako daturik.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
ASLEk ez ditu hirugarren batzuen eskura jarriko datu horiek, lege-agindurik ezean. Halaber, ez da datuen nazioarteko transferentziarik egiten hirugarren herrialdeetara.
Jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak erakundeei laga ahal izango zaizkiela lege-arauak betetzeko, edo ASLEren lankide diren enpresei, haiekin lehentasunezko akordio eta/edo hitzarmenak baditu informazioa jaso eta haiei onura atera ahal izateko.
Aholkularitza, mantentze-lan informatiko, marketin, prestakuntza edo auditoretzako zerbitzuren bat ematen diguten enpresei ere laga ahal izango zaizkie zure datuak. Kontratatzean, datuen babesaren arloan aplikatu behar diren arau-xedapenak betetzeko konpromisoa hartu dute haiek guztiak. Entitate horiek zerbitzuak emateko behar duten informazio pertsonala baino ezin dute eskuratu, eta, “datuen tratamendua enkargatzeko kontratu” baten bidez, konfidentzialtasuna mantentzeko, informazioa beste helburu batzuetarako ez erabiltzeko eta informazioaren osotasuna eta erabilgarritasuna bermatuko duten neurriak hartzeko exijitzen zaie.
Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?
Datu-emaileak eskubide hauek erabili ahal izango ditu:
Datuetara sartzeko eskubidea: ASLEri datuak ematen dizkion orok datu horiek eskatu ahal izango dizkio bere datu pertsonalak tratatzen ari dela baieztatzeko.
Datuak zuzentzeko eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalak zuzentzeko eskatu ahal izango dio ASLEri datu horiek zuzenak ez badira edo osorik ez badaude.
Datuak ezabatzeko eskubidea: Besteak beste, datu horiek bildu ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean, bere datu pertsonalak ezabatzeko eskatu ahal izango dio datu-emaileak ASLEri.
Aurka egiteko eskubidea: Datu-emaileak uko egin diezaioke ASLEk beraren datu pertsonalak tratatzeari. Hala bada, ASLEk erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko baino ez ditu gordeko.
Tratamendua mugatzeko eskubidea: Datu-emaileak bere datu pertsonalak behin-behinean eta erabilera zehatzetarako erabili ez ditzala eska diezaioke ASLEri. Hala bada, ASLEk erreklamazioak egiteko edo haietatik babesteko baino ez ditu gordeko.
Eramangarritasun-eskubidea: Datu-emaileak bere datuak erraz eskuratzeko moduko formatu egituratu batean emateko eskatu ahal izango dio ASLEri. Era berean, bere datuak beste arduradun bati emateko eskatu ahal izango dio.
Baimena ezeztatzeko eskubidea: Datu pertsonalak baimen espresuarekin batera lortu direnean, baimen hori edozein unetan ezeztatzeko eskubidea izango du datu-emaileak.
Erreklamazioak aurkezteko eskubidea: Datu-emaileak Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea izango du, bereziki, bere eskubideak ongi erabili ezin izan dituela uste badu. Erreklamazioa bide telematikoz egin daiteke, egoitza elektronikoaren bidez (www.agpd.es) edo helbide honetara idatzita: C/ Jorge Juan, 6, 28001-Madrid.
Eskubide horietako edozein erabiltzeko, datu-emaileak ASLEren posta-helbidera nahiz helbide elektronikora jo dezake, NANaren kopia bat aurkeztuz bere nortasuna egiaztatu ahal izateko.