ZER DA ESKU-ALDATUZ?
Esku-Aldatuz ASLEren programa bat da, Europar Batasunak finantzatutako FSE+ Euskadi 2021-2027 Programaren esparruan. Esku-aldatuz-en helburua enpresa-transmisioko prozesu bati laster aurre egingo dioten enpresa eta negozioei laguntzea da, enpresen iraunkortasuna eta enpleguaren mantentzea ziurtatzeko.
Jabetzak negozioa uzteko duen nahi pertsonaletik edo enpresan belaunaldi-erreleburik ez egotetik sortutako bi egoera posible asetuko lirateke.
Datuen arabera, datozen bost urteetetan Euskadiko enpresek, batez ere ETEek, milaka erretiro izango dituzte. Jarduera-sektore eta tamaina guztietako enpresa eta negozioei eragiten die errealitate honek. Hori dela eta, garrantzitsua da prozesu horiei erantzuteko eta baliabideak eta laguntzak emateko ekintza integral bat abian jartzea, enpresen itxieraren ondorioz enpleguak galtzeak ekarriko lukeen eragin negatiboa saihesteko helburuarekin.
ZER ESKAINTZEN DU ESKU-ALDATUZ-EK?
ESKU-ALDATUZ-en prozesuan zehar lagunduko dizugu, “proiektu berria” negoziatzeko, sortzeko eta finkatzeko prozesuan aholkularitza eta laguntza doan eskainiz.
Hori guztia ikuspegi pertsonalizatua eta diziplina anitzeko talde espezializatua eskatzen duen lan metodologiarekin, trantsizio arrakastatsua bermatzeko.
NEURRIRA EGINDAKO PROZESUA, HIRU FASETAN BANATUTA:
1. FASEA: Hasierako egoera aztertzeko, hedatzeko eta transmisiorako aukerak definitzeko laguntza
2. FASEA: Aholkularitza pertsonalizatua eta laguntza proiektua negoziatzeko, sortzeko eta finkatzeko prozesuan
3. FASEA: Proiektu berria finkatzeko laguntza
ZER ABANTAILA ESKAINTZEN DITU ESKU-ALDATUZ?
Enpresen ondorengotza-egoeran dauden negozioak edota enpresak mantentzea.
Enpresa-itxieren ondorioz enplegu-galerak saihestea.
Jabetzaren, langileen, gizartearen eta lurraldearen interesari erantzuten dio.
NORENTZAT:
Euskadin kokatutako edozein negozio edo enpresatara, edozein tamainatakoak edo jarduera-sektoretakoak.
Parte-hartu ESKU-ALDATUZ programan
Gehiago jakin nahi duzu ESKU-ALDATUZ programari buruz edo enpresa-transmisioko prozesu bati aurre egiteko plangintza egiten ari zara?
Jar zaitez gurekin harremanetan eta bat egin enpresen ondorengotza-prozesuetarako programarekin. Prozesu osoan laguntzeko gaude hemen.