EKINGIZA: Talde Ekintzailetza Gizarte Ekonomian eta Zaintzan

EKINGIZA: Talde Ekintzailetza Gizarte Ekonomian eta Zaintzan

Gizartea talde ekintzailetzatik eraldatu.

EKINGIZA programa, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren laguntza eta finantzaketarekin, ekonomia soziala eta zainketen esparrua eraldatzeko diseinatutako aukera da, talde-ekintzailetzaren bitartez. Gune hau gizarte ongizatean interesa duten pertsonentzat sortu da, zaintza eta ekonomia sozialaren arloan eragina duten proiektuak garatu eta elkarlanean aritzeko.

Programak ez du kosturik parte-hartzaileentzat; izan ere, prestakuntza, mentoriak eta beren proiektuak gauzatzeko funtsezko baliabideak izango dituzte eskura.

Programa honek adin ezberdinetako 10-12 gizon-emakumeri ekintzaile bihurtzeko aukera ematen die. Zure helburua? Dauden gizarte-erronketarako irtenbide berritzaileak garatzea, eta, aldi berean, epe luzera negozio errentagarri eta iraunkorra sortuko duen talde baten parte izatea.

Zer eskaini diezazuke “EKINGIZA” programak?
  • Esperientziazko ikaskuntza: gizarte-ekintzailetzan adituak diren pertsonen prestakuntza praktikoa eta aholkularitza lortzea
  • Ekintzailetza parte-hartzaileari buruzko prestakuntza: ekintzailetzan, zainketen ekonomian eta enpresa sozialean metodologia berritzaileak erabiliz.
  • Parte hartzeko laborategirako sarbidea: kogeneraziorako gune bat, ideiak aztertzeko, baliabideak eta ezagutzak partekatzeko eta proiektu parte-hartzaileak eraikitzeko
  • Konexioa eta lankidetza: sektoreko errealitatera hurbilduko zara, enpresekin eta profesionalekin topaketak eginez eta Bizkaiko ekintzailetza-ekosistemarekin.
  • Garapena eta azelerazioa: talde-saioetan parte hartu eta ekintzailetzan adituen partez mentoring, aholkularitza eta laguntza jasoz.
Norentzat da?

Aukera hau beren komunitatean aldaketa positiboa sortzeko eta gizarte-ekimenarekin konprometitzeko gogoa duten adin desberdinetako 12 pertsonei zuzenduta dago.

Eman izena eta bat egin eraldaketarekin

Ekintzailetza soziala maite baduzu eta zainketen esparrua gizatiarragoa, jasangarriagoa eta kolaboratiboagoa izatea bilatzen duen komunitate bateko kide izan nahi baduzu, izena ematera gonbidatzen zaitugu!

¡Inscríbete!

He leido y acepto la política de privacidad de esta web