1. Asle
  2. Langabezia aukera bihurtu
  3. Langabezia aukera bihurtu

Langabezia aukera bihurtu

Langabezia aukera bihurtuz:

Ekintzaileek nola kapitalizatu dezaketen langabezia

Langabeziaren kapitalizazioa mekanismo bat da, eta, haren bidez, langabezia-prestaziotik ordaintzeke dagoen zenbatekoaren % 100 kobratzen da aldez aurretik eta ordainketa bakar batean; hala, negozio bat abian jartzea errazazten da, bai eta langileak lan egiten duten sozietateko bazkide bihurtzea ere.

Langabeziagatiko kapitalizazioa hiru egoeratara bideratuta dago:

-Jarduera bat abiaraztea autonomo gisa, jasotako zenbatekoarekin egindako inbertsioa justifikatuz.

Beste sozietate bat eratu, baldin eta kapitalizatzen duen pertsonak sozietatearen kontrola badu, edo, bestela, sortzen den enpresa lan-sozietate bat edo sozietate kooperatibo bat bada, jasotako zenbatekoa sortu berri den sozietatearen kapital sozialari eman zaiola justifikatuz.

Lan-sozietate edo kooperatiba batean bazkide-langile izaera hartzea, baldin eta harekin lan-harreman mugagabea badute, sozietate horren akzioak edo sozietate-partaidetzak eskuratuz. Kasu horretan, ez da beharrezkoa langilea legezko langabezia-egoeran egotea.

Ordainketa bakarrera heltzeko, baldintza batzuk bete behar dituzu:

Negozio bat abian jarriz gero:

  • Lan-harreman bat behin betiko uzteagatik langabezia-prestazioaren onuraduna izatea, eta gutxienez 12 hilabete kotizatu izana. Eskaera egiten den egunean, gutxienez 3 hilabete-sari izan behar ditu jasotzeko.
  • Aurreko 4 urteetan ordainketa bakarra kobratu ez izana
  • zure negoziorako proiektu bideragarri bat aurkeztea
  • ordainketa bakarra onartzen duen ebazpena eman eta gehienez ere hilabeteko epean jarduerari ekitea, eta, betiere, eskaera egin eta gero.

Langileak lan egiten duten sozietateko bazkide gisa sartzeko:

  • Langabezia-prestazioaren onuraduna izateko baldintza berak bete behar dira, legezko langabezia-egoeran egotea izan ezik.
  • langilearen lan-bizitzan bazkide gisa alta ematea izaera bereziko harremanarekin.

Ondorio gisa, honako hau esan dezakegu:

Langabeziaren kapitalizazioa zure prestazioa ekintzailetzarako bultzada bihurtzeko modu bikaina da, baldin eta baldintzak betetzen badituzu eta plan sendoa baduzu.

Oso interesgarria da langabezia-prestazioa kapitalizatzeko aukera kontratu mugagabetik, lan egiten duzun sozietatearen akzioak edo partaidetza sozialak eskuratzeko eta bertako bazkide bihurtzeko, betiere sozietate hori lan-sozietate bat edo kooperatiba bat bada.

Programa FSE+ 2021-2027

Artikulu hau Esku-aldatuz Proiektuaren parte da, Europar Batasunak kofinantzatua eta dagoeneko existitzen diren enpresen proiektuak kontserbatzea helburu duena. Enpresa edo negozio bizi baten transmisioaren bidez pertsona eskuratzaileen ekintzailetza bultzatzea barne hartzen du; langileekiko transmisioa berariaz lantzeko aukera ematen du, eta, ondorioz, gizarte-ekonomiako enpresa bat sustatzen du; baita lan autonomoaren sustapena ere, enpresa edo negozioa langabe bati transmitituz: eta, nagusiki, jarduera ekonomikoari eusteko eta enplegua suntsitzea saihesteko aukera ematen du.

Helburua da laguntza baten bidez enpresa-transmisioko prozesu bati aurre egingo dioten enpresa eta negozioei laguntza ematea.

Agian zuri ere interesatuko zaizu…

Belaunaldi-erreleboa enpresan

Belaunaldi-Erreleboa Enpresan

Belaunaldi-Erreleboa Enpresan: Langileak, etorkizuna bermatzeko errelebo natural gisa Belaunaldien arteko erreleboa erronka etengabea da enpresentzat, batez ere jabeek albora pauso…

ESKU-ALDATUZ

Esku-aldatuz: Enpresan erreleboa kudeatzeko programa berria Sarritan, enpresa edo negozio bideragarriak ixten dira, jabearen edo jabeen familia-ingurunean ez dagoelako horien…

Enpresa langileei saltzea

Enpresa langileei saltzearen abantailak Enpresa langileei saltzea aukera estrategikoa da, eta gero eta ezagunagoa egiten ari da negozioaren jarraipena ziurtatu…