1. Asle
  2. Euskaraldia 2025
  3. Euskaraldia 2025

Euskaraldia 2025

2025eko Euskaraldian parte hartzen dugu

Maiatza iritsi da, eta Euskaraldia bertan dugu. Aurten ekimen honetan aktiboki parte hartuko dugu, gure jasangarritasun-helburu estrategikoari eta euskararen sustapenarekin dugun konpromiso irmoari erantzunez. Euskara gure kulturaren eta gizartearen funtsezko zutabea dela uste dugu. Euskaraldian parte hartzeak hizkuntza-aniztasunarekiko eta gure komunitatearen garapen jasangarriarekiko dugun konpromisoa indartzen du.

Zer da Euskaraldia?

Euskaraldia bi urtean behin egiten den mugimendu soziala da (aurten maiatzaren 15etik 25era egingo da), eta eguneroko bizitzan euskararen erabilera areagotzea du helburu. Ekitaldi horretan, parte-hartzaileek rol espezifikoak hartzen dituzte, hala nola “Ahobizi” edo “Belarriprest”.

Rolak ez du zerikusirik bakoitzak euskaraz hitz egiterakoan duen gaitasunarekin, baizik eta pertsona bakoitzak euskararekiko izango duen jokaerarekin eta egingo duen erabilerarekin. Rol hauek honela bereizten dira:

Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten pertsona guztiekin, euskaraz hitz egiten dut uneoro. Lankideek euskaraz ulertzen ote duten ez dakidanean, beti ematen ditut lehen hitzak euskaraz; ulertzen badute, euskaraz jarraitzen dut.

Belarriprest: Aldiro erabakitzen dut noiz eta norekin hitz egiten dudan euskaraz. Baliteke ulertzen duten guztiekin beti euskaraz ez hitz egitea, baina euskaraz dakitenek niri euskaraz hitz egitea nahi dut, eta esplizituki eskatzen dizut.

El rol no tiene que ver con la capacidad de cada uno al hablar euskera, sino con el comportamiento y el uso que va a hacer cada persona del euskera. Se diferencian de la siguiente manera:

Ahobizi: Con todas las personas que entienden euskera, hablo en euskera en todo momento. Cuando no sé si mis compañeros entienden euskera, siempre doy las primeras palabras en euskera; si lo entienden, continúo en euskera.

Belarriprest: Cada vez decido cuándo y con quién hablo en euskera. Puede que no siempre hable en euskera con todas las personas que lo entienden, pero quiero que quienes saben euskera me hablen en euskera, y se lo pido explícitamente.

Aukeratu zure rola!

Eguna iritsi bitartean, garai eta estilo guztietako euskarazko abestiekin sortu dugun zerrenda uzten dizuegu motorrak berotzen joan zaitezten.

Agian zuri ere intersatuko zaizu…

Lanaren Aro Berria

ASLEren hurrengo Batzar Nagusian gaurkotasun handiko hitzaldia emango du Jose Luis del Valek, Euskal Herriko Unibertsitateko ingeniari industriala eta Deustuko…

2025eko Batzar Nagusia

ASLEren 2025eko Batzar Nagusian izango gaituzu zain. ASLEtik 2025eko Batzar Nagusian parte hartzera deitzen ditugu gure enpresa elkartuak. Batzarra maiatzaren…

Kontziliazio erantzunkidea. Zer esan nahi du?

Bizitza eta lana uztartzeak erantzukizun profesionalak, familia-beharrak eta behar pertsonalak orekatzeko aukera ematen du, aisialdia, borondatezko lana edo mugimendu sozial…

Lidergo parte-hartzailearen garrantzia

Lidergo parte-hartzailearen garrantzia lan-sozietateetan Pertsonen parte-hartzea enpresan elementu estrategikoa da, gizarte-aurrerapena eta -kohesioa eragiteko gai dena, eta gaur egungo eta…

EcoChallenge Alliance

EcoChallenge Alliance: Gizarte Ekonomia Elkarrekin Berrasmatzen ASLEn, Gizarte Ekonomiako Lan Sozietateak eta Enpresak (SLEES) sendotzeko urratsak ematen jarraitzen dugu, garapen…
Belaunaldi-erreleboa enpresan

Belaunaldi-Erreleboa Enpresan

Belaunaldi-Erreleboa Enpresan: Langileak, etorkizuna bermatzeko errelebo natural gisa Belaunaldien arteko erreleboa erronka etengabea da enpresentzat, batez ere jabeek albora pauso…

ESKU-ALDATUZ

Esku-aldatuz: Enpresan erreleboa kudeatzeko programa berria Sarritan, enpresa edo negozio bideragarriak ixten dira, jabearen edo jabeen familia-ingurunean ez dagoelako horien…

Ninbo Interactive

Ninbo: Ingumak Indie Games Berrikuntza Sortzailea Bideojokoen eta Multimedia Interaktiboaren Munduan. Sorkuntza digitalaren eta bideo-jokoen mundu dinamikoan, Ninbo: Ingumak Indie…