1. Asle
  2. Deskarbonizazioa ASLEko enpresetan
  3. Deskarbonizazioa ASLEko enpresetan

Deskarbonizazioa ASLEko enpresetan

Gure enpresa kideen artean deskarbonizazioa bultzatzen dugu

ASLEtik, ikerketa proiektu bat garatu dugu Gipuzkoako gure enpresa bazkideei deskarbonizaziorako bidean laguntzeko.
Proiektu honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuaren sustapena eta finantzaketa izan ditu, eta EHUko Ingeniaritza Eskolako Ekonomia Zirkularreko Gelaren laguntza teknikoa.

Gure erakunde elkartuetan karbono-aztarna neurtzeko eta murrizteko benetako estrategiak ikertzea eta probatzea izan da helburua, lege-eskakizun berriei aurrea hartzen, merkatuaren eskaera gero eta handiagoari erantzuten eta lehiakortasunean eta jasangarritasunean aurrera egiten lagunduz.

Proiektua ASLEko bazkide diren Gipuzkoako lau enpresarekin egin da:

Enpresa bakoitzak bere erakundearen karbono-aztarna kalkulatu du tresna irisgarri eta ofizialak erabiliz, hala nola MITECOren kalkulagailua eta IHOBEren Climate & Circularity Calculator. Diagnostiko horretatik abiatuta, emisioak murrizteko eta konpentsatzeko neurri zehatzak proposatu dira.

Proiektuaren emaitza gisa, gomendio praktiko batzuk egin dira, interesa duen edozein enpresak bere neurketa- eta deskarbonizazio-prozesuari ekin diezaion. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Energia-datuak zentralizatzea eta sistematizatzea.
  • Teknologia eraginkorragoen eta energia berriztagarrien alde egitea.
  • Emisioak murrizteko planak diseinatzea eta horiek konpentsatzeko aukera ebaluatzea.

Gehiago jakin nahi duzu? Hiru baliabide jartzen ditugu zure eskura, kontsultatzeko eta deskargatzeko:

Agian zuri ere interesatuko zaizu..

2025eko Batzar Nagusia

ASLEren 2025eko Batzar Nagusian izango gaituzu zain. ASLEtik 2025eko Batzar Nagusian parte hartzera deitzen ditugu gure enpresa elkartuak. Batzarra maiatzaren…