Ekintzailetza kolektiboari esker, proiektu berritzaileagoak, jasangarriagoak eta benetako eragina dutenak sor daitezke. Bideo berri honetan ENKARTELEK SLL aurkezten dizugu, eraginkortasun energetikoan, instalazio elektrikoetan eta telekomunikazioetan soluzioak bultzatzen dituen lan-sozietatea, pertsonei, enpresei eta autonomoei laguntza eskainiz beren egunerokoa iraunkorra eta teknologikoki eraginkorra izan dadin.
ASLEn garbi dugu ezinbestekoa dela horrelako ekimenak babestea, ezagutza teknikoa, konpromisoa eta lankidetza uztartzen dituztenak, etorkizun arduratsu eta konektatuagoa eraikitzeko.
ENKARTELEK-en istoria ezagutzera eta talde-lanak pertsonen bizitza hobetzen duten proiektuak nola bultza ditzaken ikustera gonbidatzen zaitugu.
Ezagutu itzazu eta egiaztatu nola taldean ekiten denean energia biderkatu egiten den!
Ekilan (Ekintzailetza Landuz) ASLEren proiektu bat da, CEPESek (Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresa Konfederazioa) eta Europar Batasunak sustatu eta finantzatua. Bertan, gizarte ekonomiako enpresen sorrera sustatu nahi dugu, kasu honetan, Lan Sozietateak, enplegu gehiago eta hobea sortzeko gaitasuna erakusten duten erakundeak baitira.
Hasi nahi duzu?
Ebaluatu zure profil ekintzailea eta prestatu erronkarako.
Agian zuri ere interesatuko zaizu…










