
ASLEn uste dugu Gizarte Ekonomiaren sendotasuna bere ibilbide sendoan zein proiektu berrien energian datzala. Horregatik, gure saririk enblematikoena aldatu da: Txemi Cantera Saria bikoiztu da Gizarte Ekonomia osatzen duten enpresei aintzatespen integrala eskaintzeko.
Ibilbidearen saria: Txemi Cantera saria
1991z geroztik, sari honek 30 urte baino gehiagoko historiarekin Euskadiko eta nazioarteko dimentsio sozialaren eta Gizarte Ekonomiaren alorreko ibilbidearen erreferente gisa finkatu da.
Sendotasuna eta denboran zehar izandako inpaktua ditu ardatz sariak, eta hauek bereizten ditu:
-
GizarteEkonomiaaktibokisustatzendutenpertsona liderrak.
-
Gizarteanetaekonomianeraginnabarmenadutenproiektuengatikesanguratsuakdirenerakundeak.
-
Kudeaketanikuspegiberritzaileetaarduratsuaerakustendutenlan-sozietateak eta partaidetzakobesteenpresakontsolidatubatzuk.
Etorkizuneko enpresa: Gizarte Ekonomiaren Cantera saria
Berrikuntza nagusia Gizarte Ekonomiaren Cantera Saria abian jartzea da, “Gaztea, konprometitua eta etorkizunarekin” lelopean sortua. Sari hau geroan oinarritzen da, hamar urte baino gutxiagoko ibilbidea duten enpresei zuzentzen delako.
Ikuspegi sozio-enpresarialaren bidez negozio eredua ulertzeko modu berri bat erakusten duten “harrobiko” enpresa berri horiek ikusarazi nahi ditugu.
Epaimahaiak bereziki baloratuko ditu honako printzipio hauekiko konpromisoagatik nabarmentzen diren proiektuak:
- Parte-hartzea, konpromisoa eta lankidetza.
- Iraunkortasuna eta gizarte-erantzukizuna.
- Berrikuntza eta egokitzapena.
- Ekitatea eta gizarteratzea.
- Gardentasuna eta gobernu ona.
Deialdi irekia: Parte hartu Cantera Sarian
Hamar urte baino gutxiagoko ibilbidea duen lan-sozietate, kooperatiba edo enpresa partaidetuaren parte bazara, hau aukera paregabea da egindako lanagatik ikusgarritasuna eta errokonozimendua lortzeko.
Zer lor dezake enpresa irabazleak? Eskultura original bat eta 3.000 €-ko diru-laguntza jasoko du, funtsezko aholkularitza-zerbitzuetarako (kudeaketa, marketina, jasangarritasuna, etab.).
Hautagaitzak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da.
Kontrastean, eta ezarritako ohiturari jarraituz, Txemi Cantera Sariak ez du izena emateko prozesurik eskatzen. Epaimahaiak berrikusi eta aztertu behar ditu kasu iradokitzaileenak, saridunak hautatzeko.
Parte hartu Cantera Sarian
Zure enpresa gaztea, konprometitua eta etorkizunekoa bada, izena ematera animatzen zaitugu.

Agian zuri ere interesatuko zaizu…