1. Asle
  2. ENKARTELEK: Talde-lanaren energia
  3. ENKARTELEK: Talde-lanaren energia

ENKARTELEK: Talde-lanaren energia

Ekintzailetza kolektiboari esker, proiektu berritzaileagoak, jasangarriagoak eta benetako eragina dutenak sor daitezke. Bideo berri honetan ENKARTELEK SLL aurkezten dizugu, eraginkortasun energetikoan, instalazio elektrikoetan eta telekomunikazioetan soluzioak bultzatzen dituen lan-sozietatea, pertsonei, enpresei eta autonomoei laguntza eskainiz beren egunerokoa iraunkorra eta teknologikoki eraginkorra izan dadin.
ASLEn garbi dugu ezinbestekoa dela horrelako ekimenak babestea, ezagutza teknikoa, konpromisoa eta lankidetza uztartzen dituztenak, etorkizun arduratsu eta konektatuagoa eraikitzeko.

ENKARTELEK-en istoria ezagutzera eta talde-lanak pertsonen bizitza hobetzen duten proiektuak nola bultza ditzaken ikustera gonbidatzen zaitugu.

Ezagutu itzazu eta egiaztatu nola taldean ekiten denean energia biderkatu egiten den!

Ekilan (Ekintzailetza Landuz) ASLEren proiektu bat da, CEPESek (Gizarte Ekonomiaren Espainiako Enpresa Konfederazioa) eta Europar Batasunak sustatu eta finantzatua. Bertan, gizarte ekonomiako enpresen sorrera sustatu nahi dugu, kasu honetan, Lan Sozietateak, enplegu gehiago eta hobea sortzeko gaitasuna erakusten duten erakundeak baitira.

Hasi nahi duzu?

Ebaluatu zure profil ekintzailea eta prestatu erronkarako.

Agian zuri ere interesatuko zaizu…

Gobernantzaren balioa

Gobernantzaren balioa lan-sozietateetan eta gizarte-ekonomiako enpresetan Gobernantza da lan-sozietateek eta gizarte-ekonomiako enpresek modu jasangarrian, demokratikoan eta beren balioekin koherentzian funtzionatzea…

Ekin taldean: 2cybikes-en Kasua

Taldean ekiteak ideiak, konpromisoa eta aukerak biderkatzen ditu. Bideo berri honetan 2cybikes Lan Sozietatearen istoria aurkezten dizugu. Enpresa honek bigarren bizitza ematen…

Sozietate erreleboaren abantailak

Sozietate-erreleboa ez da soilik rol-aldaketa bat; negozio baten jarraitutasuna eta lehiakortasuna bermatzeko palanka estrategikoa da. Prozesu hori langileen esku uzten…

Txemi Cantera Saria bikoiztu da

ASLEn uste dugu Gizarte Ekonomiaren sendotasuna bere ibilbide sendoan zein proiektu berrien energian datzala. Horregatik, gure saririk enblematikoena aldatu da:…

Heziketa Duala: Herolamen kasua

Heziketa Duala: Heroslam SAL eta zure enpresan talentua txertatzeko gakoa Talentu gaztea eta kualifikatua txertatzea erronka estrategikoa da, eta aukera…

Gatza berritu egiten da

Gatza berritu egiten da: Ezagutu gure aldizkariaren diseinu berria Estetika berritua eta irakurketa esperientzia hobetua duen aldizkaria eskaintzeko lan egin…