
Askotan ematen du proiektu profesional bat martxan jartzeko edo aukera berriak aurkitzeko hirira begiratu behar dela. Hala ere, Arratiaren etorkizuna ez dago urruneko industrialdeetan, hemen bizi garenon ideietan baizik.
Irtenbide profesional baten bila bazabiltza, zeure burua berrasmatu nahi baduzu edo, besterik gabe, zure herriak inork aprobetxatzen ez duen potentziala duela sentitzen baduzu, AktibaRural-20 zuretzat da. Ez da prestakuntza bat gehiago; haranak behar duen enplegua zuk diseinatzeko gonbidapena da.
Ez dugu “ideia handi” bat bilatzen, zure bila gabiltza
Ekiteko galgarik handiena ideia bikain bat ez izateko edo nondik hasi ez jakiteko beldurra izaten da. Horregatik, programa honetan oztopo horiek kendu ditugu: ez duzu etxetik proiektu definiturik ekarri beharrik. Arratiarekin duzun lotura da behar duzun bakarra, eta zure inguruari zer ekarpen egin diezaiokezun aztertzeko gogoa.
PTOC (Pertsona, Lurraldea, Aukera eta Kolektiboa) izeneko metodologia praktiko baten bidez, prozesu erreal batean lagunduko zaitugu:
- Zure potentziala: Zer egiten dakizu eta zer duzu gustuko?
- Gure ingurua: Zer zerbitzu edo produktu falta dira gure herrietan? (Jasangarritasunetik eta turismotik hasi eta zerbitzu digital edo nekazaritzako elikagaietaraino).
- Zure prototipoa: Negozio-eredu jasangarria eta balioduna diseinatuko duzu.
- Zure sarea: Proiektua paperean gera ez dadin lagunduko dizuten Bizkaiko pertsona eta erakundeekin harremanetan egongo zara.
Oso profil desberdinentzako bultzada
Programa honek Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasun Sailaren babesa du, eta landa-ingurunean aldaketaren protagonista izan nahi duten 20 lagunentzat pentsatuta dago:
- 45 urtetik gorakoak, beren esperientzia guztia etapa berri batean eman nahi dutenak..
- Arratiara berriak iritsi diren pertsonak, hemen beren lan-lekua bilatzen dutenak.
- Langabezian dagoen eta baloreen bidezko ekintzailetzan aukerak ikusten dituen edozein persona.
Talentua etxean geratu da
Arratiak erronkak ditu, belaunaldien arteko erreleboa esaterako, baina baita ekonomia zirkularrean, landa digitalizazioan eta gertuko zerbitzuetan aukera paregabeak ere. AktibaRural-20k balio hori sortzeko eta hemen, etxean, geratzeko tresnak ematen dizkizu.
Probatzera animatzen zara?
Gure herrien etorkizuna gaur aktibatzen ditugun ideiekin eraikitzen da. Parte hartzeko moduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, zure kezkak ezagutzeko hurbileko hitzaldi batekin hasiko da prozesua.
- Informa zaitez orain: Bidali mezu bat Alazne Amadori aac@asle.es. Hurrengo informazio-saioei buruzko xehetasunak eta diagnostikoko elkarrizketa nola egin azalduko dizu.
- Aurrez aurreko informazio-saioa: Programari buruz gehiago jakiteko, otsailaren 12an, 10:00etatik 11:30era, Kotxepin Kultur Etxean (Elizondo auzoa, 22, Lemoa).
AktibaRural-20: Ekintzailetzarako berrikuntza Arratian.
Informazio saioa
Zain izango gaituzu otsailaren 12an, 10:00etatik 11:30era, Kotxepin Kultur Etxean (Elizondo auzoa, 22, Lemoa).
Agian zuri ere interesatuko zaizu…










