Gatza berritu egiten da:
Ezagutu gure aldizkariaren diseinu berria
Estetika berritua eta irakurketa esperientzia hobetua duen aldizkaria eskaintzeko lan egin dugu.
Gatza aldizkariaren diseinu berriaren helburua irakurgarritasuna optimizatzea eta aldizkaria eskuragarriago egitea da. Estilo bisual modernoa aplikatu dugu, kolore freskoen paleta eta zuriaren erabilera nagusi batekin, irakurketa arinagoa eta erosoagoa errazteko helburuarekin. Lan Sozietateen eta Partaidetzako Enpresen komunitatearentzat tresna erabilgarri eta garrantzitsu gisa Gatza mantentzeko dugun asmoari erantzuten dio aldaketa honek.
Garai berri honetan, Gatzak elkartearen informazio garrantzitsua, proiektuak eta gure enpresa elkartuen hazkunde eta garapenerako interesgarriak diren analisiak partekatzeko gunea izaten jarraitzen du.
Gatza berria ezagutzera gonbidatzen zaitugu.
Aldizkariaren azken edizioa jaitsi dezakezu PDF formatuan eta bertatik bertara ezagutu haren diseinu berritua eta eduki eguneratuak.
Agian zuri ere interesatuko zaizu…