GOBERNANTZA PARTE-HARTZAILEA

GOBERNANTZA PARTE-HARTZAILEA ETA KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA LAN SOZIETATEETAN:

ASLEn lan-sozietate baten motorra osatzen duten pertsonen indarra eta konpromisoa dela uste dugu. Horregatik, gure enpresa-kulturaren bi zutabe nagusi indartzeko diseinatu den proiektu estrategiko hau jarri dugu martxan: komunikazio eraginkorra eta gobernantza ona. 

ZEIN DA HELBURUA?

Langileak benetako aldaketa-eragile bihurtu nahi ditugu. Proiektuaren helburua baliabide praktikoak ematea da, erabaki-ereduak errazago ulertzeko, gardentasuna sustatzeko eta erakundearen maila guztietako informazio-fluxua hobetzeko.

ZER ESKAINTZEN DU?

Proiektuan ikaskuntza dinamiko, intuitibo eta %100 digitalaren aldeko apustua egin nahi izan da. Proiektu honekin, honako hauek eskainiko dira:

  • Prestakuntza-pilulak: Eduki laburrak eta zuzenak, edozein unetan eta edozein lekutan kontsumitzeko diseinatuak.
  • Multimedia baliabideak: Bideo laburrak eta infografia bisualak, kudeaketa eta estrategia kontzeptu konplexuak sinplifikatzen dituztenak.

Ikaskuntza aktiboa: ariketa interaktiboak eta kasu praktikoak, ikasitakoa enpresaren ingurune errealean berehala aplikatzeko

BIDEOAK

Ikus-entzunezko serie honen bidez, gobernantza parte-hartzaileak lan-sozietateak nola eraldatzen dituen ikusiko duzu. Horretarako, barne-komunikazioaren oinarriak, eskubideen eta betebeharren esparrua eta konfiantza eta lehiakortasuna sortuko duten informazio- fluxuak antolatzeko gako estrategikoak aztertuko dira.

INFOGRAFIAK

Ezagutu proiektuaren infografiak.

Laster…

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Proiektu hau erantzunkidetasunean eta gardentasunean oinarritutako enpresa-eredu batean sinesten duten pertsona guztientzat diseinatuta dago. Edukiak eta baliabideak honetarako daude bereziki pentsatuta:

  • Lan-sozietateetako langileak: bazkideak izan edo ez, beren erakundeak nola funtzionatzen duen hobeto ulertu nahi dutenak eta parte hartzeko gaitasuna hobetu nahi dutenak.
  • Pertsona ekintzaileak: proiektu kolektibo bat abiarazten ari diren eta komunikazio osasuntsu eta gobernantza sendo baten oinarriak lehen egunetik finkatu behar dituzten pertsona-taldeak.
  • Administrazio- eta zuzendaritza-organoak: informazio-fluxua profesionalizatu, gardentasuna hobetu eta lantaldeen barruan konfiantza-giroa sustatu nahi duten arduradunak.

FINANTZAKETA

Lan eta Gizarte Ekonomiako Ministerioak finantzatua