1. Asle
  2. Finkatu
  3. LANDARTU

LANDARTU

ZER DA LANDARTU?

LANDARTU 2025-2027 bitartean ASLEtik martxan jarri den programa bat da. Europako Plus Gizarte Funtsak, Gizarte Ekonomiako Espainiako Enpresa Konfederazioaren (CEPES) bidez, EFESO programako bitarteko erakundea den aldetik, proiektu hau finantzatzen du, eta honakoa da bere helburua: “Gizarte-ekonomiako erakunde eta enpresak hazten, indartzen eta finkatzen laguntzea”.

Gure enpresen lehiakortasuna bultzatzeko, ASLEn hobekuntza arlo bat antzeman dugu: kudeaketa. Askotan, enpresa-kudeaketan esperientziarik eta finantza-kultura sendorik ez izateak hazkundea oztopa dezake. Horri aurre egiteko, gure enpresei laguntzen diegu planifikazio eta gauzatze hobea garatzen, eta behar duten laguntza ematen diegu erabaki egokienak har ditzaten.

¿QUÉ OFRECE LANDARTU?

LANDARTUk (Lana Indartuz) enpresei zuzeneko babesa eta laguntza teknikoa eskaini nahi die funtsezko arlo batzuetan, hala nola kontrol ekonomiko-finantzarioan, marketinean, estrategian, eraginkortasun operatiboan eta enpresa-kulturaren hobekuntzan, enpresak sendotzen, haien hazkundea bultzatzen eta etorkizunean haien jasangarritasuna ziurtatzen laguntzeko.

Bide horretan, enpresei doan laguntzen diegu, langileen gaitasunak bultzatuz eta enpresa-kudeaketa sendotuz, egungo ingurune dinamikoan ditugun erresilientzia- eta hazkunde-erronkak gainditzen lagunduz.

HIRU BLOKETAN BANATUTAKO METODOLOGIA:

1. ZERBITZUA: Enpresa Plana

Barneko eta kanpoko diagnostikoa.

SMART helburuen definizioa.

Ekintza-plana ezartzea.

2. ZERBITZUA: Inplementazioa

Erakunde-kulturako prestakuntza.

Enpresa-kudeaketan gaitzea.

Tresnak eta metodologiak ezartzea.

3. ZERBITZUA: Jarraipena

Aurrerapenen monitorizazioa.

Betetzearen egiaztapena.

Zailtasunak garaiz hautematea.

LANDARTUK ENPRESENTZAT DITUEN ONURAK 

Gure ustez, enpresa berriak sortzea bezain garrantzitsua da lehendik daudenen epe luzeko jasangarritasuna ziurtatzea. Hala, hauek lortu nahi ditugu:

Lan-sozietateak finkatzea, gaitzeko eta indartze-neurriak ezarriz.

Enpresen arazo kritikoei heltzea, hala nola baliabide propioen faltari, dimentsio optimoa lortzeko zailtasunei eta haien garapenean etengabeko laguntzaren beharrari.

Bizitza luzea duten eta balioa modu jasangarrian sortzen duten enpresen alde egitea.

Gure enpresei beharrezko baliabideak eta laguntza ematea erronkei arrakastaz aurre egiteko eta, horrela, gizarte-ekonomiaren enpresa-ekosistema indartzeko.

NORENTZAT DA?

ASLEri elkartutako Lan Sozietateei, erakundearen kudeaketan eta kulturan beharrak dituztenei.

LANDARTUn parte-hartu

LANDARTUri buruz gehiago jakin nahi duzu?

Jar zaitez gurekin harremanetan eta bat egin gure programarekin, hemen gaude prozesu osoan laguntzeko.

Heziketa Duala: Herolamen kasua

Heziketa Duala: Heroslam SAL eta zure enpresan talentua txertatzeko gakoa Talentu gaztea eta kualifikatua txertatzea erronka estrategikoa da, eta aukera…

Gatza berritu egiten da

Gatza berritu egiten da: Ezagutu gure aldizkariaren diseinu berria Estetika berritua eta irakurketa esperientzia hobetua duen aldizkaria eskaintzeko lan egin…

ASLEren kontziliazio-plana

Kontziliazio Plana: Gure Esperientzia ASLEn, argi daukagu edozein erakunderen arrakastak lotura zuzena duela erakundea osatzen dutenen ongizatearekin. Horregatik, aurrerapauso bat…
Descarbonización en empresas de ASLE

Deskarbonizazioa ASLEko enpresetan

Gure enpresa kideen artean deskarbonizazioa bultzatzen dugu ASLEtik, ikerketa proiektu bat garatu dugu Gipuzkoako gure enpresa bazkideei deskarbonizaziorako bidean laguntzeko.…

Euskaraldia 2025

2025eko Euskaraldian parte hartzen dugu Maiatza iritsi da, eta Euskaraldia bertan dugu. Aurten ekimen honetan aktiboki parte hartuko dugu, gure…