Eraldatu

Enpresak ez du belaunaldi-erreleborik?

Langile zaituen enpresaren jabeek erretiroa hartzea erabakitzen badute, badira ixtea ez beste aukera batzuk: enpresa langileen esku uztea, lan-sozietatearen ereduaren bidez.

Zerbitzu espezializatua eskaintzen dugu; hari esker, erreleborik ez duen enpresa-negozio bideragarriei jarraipena eman dakieke, haiek langileen esku utzita.

Egin ondorengotzaren ibilbidea zure enpresan, laguntza erabatekoa eta aditua jasota.

Enpresa-proiektua hazi egin da, eta beste forma juridiko bat izatea nahi duzu?

Lan-sozietateak, ekonomia sozialeko enpresa-eredu gisa, aukera asko eskaintzen dizkie beste forma juridiko batzuen pean (esaterako, ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, sozietate mugatua, edo enpresaburu indibiduala) sortutako enpresak eraldatzea erabaki dutenei.

Zerbitzu espezializatuaren bidez, lan-sozietate bihurtzeko ibilbideak egiten ditugu, negozio bakoitzaren beharretara egokituta.

Badago krisialdian dagoen enpresa horrentzako aukera bat. Langile zaituen enpresa une zailean dagoenean eta, itxuraz, irtenbide bakarra enpresa ixtea denean, hura lan-sozietate bihurtzeko aukera zabaltzen da.

ASLEk zerbitzu espezializatua eskaintzen du, eta enpresak berregituratzeko ibilbide osoak egiten ditugu, jabetza langileen esku utzita.

  • Enpresa-proiektu berriaren bideragarritasunean oinarritutako ibilbide horrek ahalik eta enplegu-maila eta garapen ekonomiko handienari eusten laguntzen du.
  • Adituen laguntzarekin egiten da. ASLEk esperientzia handia du proiektu horietan, 40 urtetik gorakoa, eta ibilbide horien garapen arrakastatsua ahalbidetzen duten arau-aldaketak sustatu ditu.

LEKUKOTZAK

Beste enpresa bat itxi ondoren iritsi nintzen lan-sozietateetara. Guk beti jarraitu nahi izan genuen negozioarekin, aurreko enpresan, itxi arren, lana bazegoelako. Galduta geunden, baina ASLEri buruz hitz egin ziguten, enpresari bultzada berria emateko bide gisa. 19 urteotan, haren babesa eta laguntza funtsezkoak izan dira.

Raquel Ruiz de Eguino
MECANIZADOS HAMAR S.A.L.

 

Proiektuak

Erantzunkidetasunerako lidergoa

Eraldatu
LIDERGO PARTE-HARTZAILEA LAN-SOZIETATEETAN: KUDEAKETA DEMOKRATIKO ETA JASANGARRIRAKO GAKOAK Pertsonek enpresetan parte hartzea elementu estrategikoa da, gizarte-aurrerapena eta -kohesioa eragiteko gai dena, eta gaur egungo eta etorkizuneko gizartean balio bereizgarria da. Eta, gaur egun, etengabe aldatzen ari den merkatu batean, pertsonen lidergoa funtsezko faktore bihurtzen da enpresa-proiektuek arrakasta izan dezaten eta epe luzera iraunkortasuna izan dezaten, are gehiago lan-sozietateetan, mota horretako enpresen izaera kolaboratiboagatik eta helburu…

GATZA bloga > ERALDAKUNTZA

Enpresen ondorengotzari aurre egiteko gakoak

Albisteak
Erretiroa hartzear nago, zer egingo dut nire enpresarekin? Enpresaburu baten erretiroa hausnarketa sakona eta plangintza egokia eskatzen dituen funtsezko unea da. Negozioaren jarraipena bermatzea eta lanpostuen etorkizuna ziurtatzea da prozesu honetako kezka handietako bat. Alde horretatik, enpresa langileei eskualdatzea da gehien kontuan hartzen den aukeretako bat. Baina nola gauzatzen da prozesu hori? Enpresa-errelebo arrakastatsu baterako gakoak Enpresa batek ez ditu langileak egun batetik bestera lekualdatzen.…

Gizarte Segurantzan sailkapena

Lan Sozietateetako Administratzaileak eta Bazkideak Gizarte Segurantzan kokatzea Lan-sozietateetako administratzaileentzako eta bazkideentzako Gizarte Segurantzari buruzko araudiak hainbat berezitasun ditu, eta…

Enpresa langileei saltzea

Enpresa langileei saltzearen abantailak Enpresa langileei saltzea aukera estrategikoa da, eta gero eta ezagunagoa egiten ari da negozioaren jarraipena ziurtatu…

Zer da ekintzailetza soziala

Zer da Ekintzailetza Soziala? Bizi garen mundu interkonektatu eta azkarrean, ekintzailetza funtsezkoa da berrikuntza bultzatzeko, enplegua sortzeko eta ekonomiari forma…
Ekimen Kolktiboaren Abantailak

Ekintzailetza kolektiboaren abantailak

Ekintzailetza kolektiboaren abantailak Zure enpresa sortzeko asmotan bazabiltza, hurrengo galdera sor dakizuke: nire kontura hasi ala taldean ekin? Zure zalantzak…
zer egin jabetza erretiratzen denean

Zer egin jabetza erretiratzen denean

Zer egin jabetza erretiratzen denean… eta enpresarekin jarraitu nahi duzunean? Enpresa baten jabetza erretiratzen denean, ohikoa da hainbat galdera sortzea…
Zer da Lan Sozietatea?

Zer da Lan Sozietatea

Zer da Lan Sozietatea? Definizioa, ezaugarriak eta balioak Lan Sozietatea lan harreman tradizionala eta pertsonek kudeaketan, kapital sozialean eta irabazietan…

Langabeziaren kapitalizazioa

Langabezia-prestazioaren kapitalizazioko aldaketak Langabezia-prestazioaren kapitalizazioak aldaketa nabarmena izan du, eta horrek eragin positiboa izan du lan-sozietateetan eta haien hazkundean. 2023ko…