Eraldatu

Enpresak ez du belaunaldi-erreleborik?

Langile zaituen enpresaren jabeek erretiroa hartzea erabakitzen badute, badira ixtea ez beste aukera batzuk: enpresa langileen esku uztea, lan-sozietatearen ereduaren bidez.

Zerbitzu espezializatua eskaintzen dugu; hari esker, erreleborik ez duen enpresa-negozio bideragarriei jarraipena eman dakieke, haiek langileen esku utzita.

Egin ondorengotzaren ibilbidea zure enpresan, laguntza erabatekoa eta aditua jasota.

Enpresa-proiektua hazi egin da, eta beste forma juridiko bat izatea nahi duzu?

Lan-sozietateak, ekonomia sozialeko enpresa-eredu gisa, aukera asko eskaintzen dizkie beste forma juridiko batzuen pean (esaterako, ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, sozietate mugatua, edo enpresaburu indibiduala) sortutako enpresak eraldatzea erabaki dutenei.

Zerbitzu espezializatuaren bidez, lan-sozietate bihurtzeko ibilbideak egiten ditugu, negozio bakoitzaren beharretara egokituta.

Badago krisialdian dagoen enpresa horrentzako aukera bat. Langile zaituen enpresa une zailean dagoenean eta, itxuraz, irtenbide bakarra enpresa ixtea denean, hura lan-sozietate bihurtzeko aukera zabaltzen da.

ASLEk zerbitzu espezializatua eskaintzen du, eta enpresak berregituratzeko ibilbide osoak egiten ditugu, jabetza langileen esku utzita.

  • Enpresa-proiektu berriaren bideragarritasunean oinarritutako ibilbide horrek ahalik eta enplegu-maila eta garapen ekonomiko handienari eusten laguntzen du.
  • Adituen laguntzarekin egiten da. ASLEk esperientzia handia du proiektu horietan, 40 urtetik gorakoa, eta ibilbide horien garapen arrakastatsua ahalbidetzen duten arau-aldaketak sustatu ditu.

LEKUKOTZAK

Beste enpresa bat itxi ondoren iritsi nintzen lan-sozietateetara. Guk beti jarraitu nahi izan genuen negozioarekin, aurreko enpresan, itxi arren, lana bazegoelako. Galduta geunden, baina ASLEri buruz hitz egin ziguten, enpresari bultzada berria emateko bide gisa. 19 urteotan, haren babesa eta laguntza funtsezkoak izan dira.

Raquel Ruiz de Eguino
MECANIZADOS HAMAR S.A.L.

 

Proiektuak

Esku-aldatuz: Kudeatu zure enpresaren erreleboa

Eraldatu
ZER DA ESKU-ALDATUZ? Esku-Aldatuz ASLEren programa bat da, Europar Batasunak finantzatutako FSE+ Euskadi 2021-2027 Programaren esparruan. Esku-aldatuz-en helburua enpresa-transmisioko prozesu bati laster aurre egingo dioten enpresa eta negozioei laguntzea da, enpresen iraunkortasuna eta enpleguaren mantentzea ziurtatzeko. Jabetzak negozioa uzteko duen nahi pertsonaletik edo enpresan belaunaldi-erreleburik ez egotetik sortutako bi egoera posible asetuko lirateke. Datuen arabera, datozen bost urteetetan Euskadiko enpresek, batez ere ETEek, milaka erretiro…

GATZA bloga > ERALDAKUNTZA

Belaunaldi-Erreleboa Enpresan

Uncategorized @eu
Belaunaldi-Erreleboa Enpresan: Langileak, etorkizuna bermatzeko errelebo natural gisa Belaunaldien arteko erreleboa erronka etengabea da enpresentzat, batez ere jabeek albora pauso bat ematea erabakitzen dutenean. Testuinguru horretan sortzen da hurrengo galdera: nola bermatu negozioaren jarraipena, urteetan martxan mantendu duen funtsa galdu gabe? Erantzuna errelebo naturalean konfiantza izatean datza: negozioa, enpresaren balioak eta bere ikuspegia ezagutzen dituzten langileak. Haiek dira, beren esperientzia eta konpromisoarekin, enpresaren etorkizuna ziurtatzeko…
Belaunaldi-erreleboa enpresan

Zer da ekintzailetza soziala

Zer da Ekintzailetza Soziala? Bizi garen mundu interkonektatu eta azkarrean, ekintzailetza funtsezkoa da berrikuntza bultzatzeko, enplegua sortzeko eta ekonomiari forma…
Ekimen Kolktiboaren Abantailak

Ekintzailetza kolektiboaren abantailak

Ekintzailetza kolektiboaren abantailak Zure enpresa sortzeko asmotan bazabiltza, hurrengo galdera sor dakizuke: nire kontura hasi ala taldean ekin? Zure zalantzak…
zer egin jabetza erretiratzen denean

Zer egin jabetza erretiratzen denean

Zer egin jabetza erretiratzen denean… eta enpresarekin jarraitu nahi duzunean? Enpresa baten jabetza erretiratzen denean, ohikoa da hainbat galdera sortzea…
Zer da Lan Sozietatea?

Zer da Lan Sozietatea

Zer da Lan Sozietatea? Definizioa, ezaugarriak eta balioak Lan Sozietatea lan harreman tradizionala eta pertsonek kudeaketan, kapital sozialean eta irabazietan…

Langabeziaren kapitalizazioa

Langabezia-prestazioaren kapitalizazioko aldaketak Langabezia-prestazioaren kapitalizazioak aldaketa nabarmena izan du, eta horrek eragin positiboa izan du lan-sozietateetan eta haien hazkundean. 2023ko…