EcoChallenge Allianceko Indarguneen eta Beharren Diagnostikoa
EcoChallenge Alliance: Reinventando juntos la Economía Social proiektutik Indarguneen eta Beharren Diagnostikoa (IBD) egin da, lan-sozietateen eta gizarte-ekonomiako enpresen errealitatea sakon ezagutzeko.

Bigarren mailako iturrien analisiaren, langileei, bazkideei, Administrazio Kontseiluko kideei, etab.-i egindako elkarrizketen, foku-taldeen eta sektoreko langileei egindako inkestaren bidez, gizarte-ekonomiaren egungo egoerak dituen erronka, indargune eta aukera nagusien ikuspegi zabala lortu da.
IBN-a funtsezko tresna da proiektuaren ekintzak bideratzeko, erakundeen benetako beharretara egokitutako irtenbideak diseinatzeko eta esku-hartzeko estrategiak martxan jarri aurretik baliozkotzeko aukera ematen duelako.
Diagnostikoaren emaitzek erakusten dutenez, sektore konprometitua, erresilientea eta berritzailea da, baina aurrera egiten jarraitu behar du hainbat arlotan, hala nola gobernantzan, bazkidetza-alderdietan, belaunaldi-erreleboan, lidergo parte-hartzaileko prestakuntzan, transformazio digitalean eta gizarte-ekonomiaren eredua ikusgarri egiten.
Ezagutza horretatik abiatuta, formakutnza-plataforma bat sortzeko eta prestakuntza-programa espezializatuak diseinatzeko lan egin da proiektutik, sektorearen gaitasunak indartzeko eta eraldaketa jasangarria sustatzeko.
Kontsultatu IBNa
IBNaren laburpen-infografia begiratzera animatzen zaitugu, non modu bisual batean aurkikuntza eta aukera nagusiak ikusi ahalko dituzun!
EcoChallenge Alliance proiektua ekimen berritzailea da, Gizarte Ekonomiaren eta Zainketen PERTEk eta Next Generation EU funtsen esparruan garatua.
Bere helburua Lan Sozietateen eta Gizarte Ekonomiako Enpresen erresilientzia indartuko duen sare integrala indartzea da, gobernantza partehartzailean eta eragin positiboan oinarritutako enpresa-kultura jasangarria sustatuz.
Agian zuri ere interesatuko zaizu…










