Eraldatu

Enpresak ez du belaunaldi-erreleborik?

Langile zaituen enpresaren jabeek erretiroa hartzea erabakitzen badute, badira ixtea ez beste aukera batzuk: enpresa langileen esku uztea, lan-sozietatearen ereduaren bidez.

Zerbitzu espezializatua eskaintzen dugu; hari esker, erreleborik ez duen enpresa-negozio bideragarriei jarraipena eman dakieke, haiek langileen esku utzita.

Egin ondorengotzaren ibilbidea zure enpresan, laguntza erabatekoa eta aditua jasota.

Enpresa-proiektua hazi egin da, eta beste forma juridiko bat izatea nahi duzu?

Lan-sozietateak, ekonomia sozialeko enpresa-eredu gisa, aukera asko eskaintzen dizkie beste forma juridiko batzuen pean (esaterako, ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, sozietate mugatua, edo enpresaburu indibiduala) sortutako enpresak eraldatzea erabaki dutenei.

Zerbitzu espezializatuaren bidez, lan-sozietate bihurtzeko ibilbideak egiten ditugu, negozio bakoitzaren beharretara egokituta.

Badago krisialdian dagoen enpresa horrentzako aukera bat. Langile zaituen enpresa une zailean dagoenean eta, itxuraz, irtenbide bakarra enpresa ixtea denean, hura lan-sozietate bihurtzeko aukera zabaltzen da.

ASLEk zerbitzu espezializatua eskaintzen du, eta enpresak berregituratzeko ibilbide osoak egiten ditugu, jabetza langileen esku utzita.

  • Enpresa-proiektu berriaren bideragarritasunean oinarritutako ibilbide horrek ahalik eta enplegu-maila eta garapen ekonomiko handienari eusten laguntzen du.
  • Adituen laguntzarekin egiten da. ASLEk esperientzia handia du proiektu horietan, 40 urtetik gorakoa, eta ibilbide horien garapen arrakastatsua ahalbidetzen duten arau-aldaketak sustatu ditu.

LEKUKOTZAK

Beste enpresa bat itxi ondoren iritsi nintzen lan-sozietateetara. Guk beti jarraitu nahi izan genuen negozioarekin, aurreko enpresan, itxi arren, lana bazegoelako. Galduta geunden, baina ASLEri buruz hitz egin ziguten, enpresari bultzada berria emateko bide gisa. 19 urteotan, haren babesa eta laguntza funtsezkoak izan dira.

Raquel Ruiz de Eguino
MECANIZADOS HAMAR S.A.L.

 

Proiektuak

Ez dago proiekturik.

GATZA bloga > ERALDAKUNTZA

ESKU-ALDATUZ

Albisteak
Esku-aldatuz: Enpresan erreleboa kudeatzeko programa berria Sarritan, enpresa edo negozio bideragarriak ixten dira, jabearen edo jabeen familia-ingurunean ez dagoelako horien kargu egiteko interesa duen pertsonarik. Hala ere, kasu askotan, ekimen ekonomiko errentagarri gisa jarraitzea ziurta liteke, transmisio-prozesuari babes esplizitua emanez, horrek jarduera ekonomikoa eta enplegua babestea ahalbidetuko bailuke. Datu batzuen arabera, Euskadiko enpresek, batez ere ETEek, 100.000 erretiro hartuko dituzte datozen bost urteetan. Errealitate horrek…

ESKU-ALDATUZ

Esku-aldatuz: Enpresan erreleboa kudeatzeko programa berria Sarritan, enpresa edo negozio bideragarriak ixten dira, jabearen edo jabeen familia-ingurunean ez dagoelako horien…

Ninbo Interactive

Ninbo: Ingumak Indie Games Berrikuntza Sortzailea Bideojokoen eta Multimedia Interaktiboaren Munduan. Sorkuntza digitalaren eta bideo-jokoen mundu dinamikoan, Ninbo: Ingumak Indie…

Gizarte Segurantzan sailkapena

Lan Sozietateetako Administratzaileak eta Bazkideak Gizarte Segurantzan kokatzea Lan-sozietateetako administratzaileentzako eta bazkideentzako Gizarte Segurantzari buruzko araudiak hainbat berezitasun ditu, eta…

Enpresa langileei saltzea

Enpresa langileei saltzearen abantailak Enpresa langileei saltzea aukera estrategikoa da, eta gero eta ezagunagoa egiten ari da negozioaren jarraipena ziurtatu…

Zer da ekintzailetza soziala

Zer da Ekintzailetza Soziala? Bizi garen mundu interkonektatu eta azkarrean, ekintzailetza funtsezkoa da berrikuntza bultzatzeko, enplegua sortzeko eta ekonomiari forma…
Ekimen Kolktiboaren Abantailak

Ekintzailetza kolektiboaren abantailak

Ekintzailetza kolektiboaren abantailak Zure enpresa sortzeko asmotan bazabiltza, hurrengo galdera sor dakizuke: nire kontura hasi ala taldean ekin? Zure zalantzak…
zer egin jabetza erretiratzen denean

Zer egin jabetza erretiratzen denean

Zer egin jabetza erretiratzen denean… eta enpresarekin jarraitu nahi duzunean? Enpresa baten jabetza erretiratzen denean, ohikoa da hainbat galdera sortzea…